inprimatu
Donado ez nahi
Izenburua:
Donado ez nahi
Sinadura:
David
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
David

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
666.zk.
Orrialdea:
4

Donado ez nahi

 

David

 

 1

 

 Bertsu berri batzuek nik nere moldean

 Donado zaharrari nahi dazkot eman:

 Nahiz ez ezkontzeak daukun kontserbatu,

 Halere naiago dut andreņo bat hartu.

 

 2

 

 Beretzat bizi den zer da mundu huntan?

 Bere bihotzarekin bethi ari gerlan:

 Haitz alfer baten pare behar du higatu:

 Ez, ez, naiago dut nik andreņo bat hartu.

 

 3

 

 Donadoen bizia da bizi gogorra;

 Lausu izana gatik ez naiz ez elkorra:

 Jende on guti baitut heietan aurkitu

 Hainitzez naiago dut andreņo bat hartu.

 

 4

 

 Zertako da gizona ala emaztea,

 Ezkon gabe hiltzen den presuna lelea?

 Atze bat bere onez behar du gainditu:

 Nik hainitzez naiago dut andreņo bat hartu.

 

 5

 

 Donadoen ardura nihaurk ikusia:

 Bertzek bezanbat maite neskatchen begia.

 Adina joanez geroz ezinez mudatu,

 Nik gazterik naiago andreņo bat hartu.

 

 6

 

 Donadoak munduan ez du hainitz agur.

 Luzeki bizitzeko othoitz guti segur

 Sigunten esperantzan behar du gelditu:

 Ez, ez, nik naiago dut andreņo bat hartu.

 

 7

 

 Donadoak badauka hainitz erraiteko:

 Batean hala eta bertzean hulako.

 Nola ez bahut nahi donado gelditu,

 Miletan naiago dut andreņo bat hartu.


inprimatu