inprimatu
Aleman denbora
Izenburua:
Aleman denbora
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1484.zk.
Orrialdea:
5

Aleman denbora

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 Gudari batek eni erran dit Lohitzuneko karrikan:

 Gaur gertatua gogorra bada, ez harritu har gatikan.

 Gogoan emak arren, laguna, Euskadi dugu gerlan.

 Baldin iparra ez baduzue ongi sartua gudukan,

 Hego aldean oraino gaituk, bai, Alemanen denboran.

 

 2

 

 Alemanekin hasi genuen hain zuzen aurreko gerla.

 Gernika sutan zelarik, gutaz nork ote zuen axola?

 Hegotik landa, zuen ordua etorri zen berehala.

 Frantziarentzat jokatu ginen makian egin ahala,

 Baina gure gain utzi zuen hark fazismoaren hegala.

 

 3

 

 Lanak emaiten ditu bi aldiz gudari on izaiteak.

 Lehenekoek etsitu zuten, ezin apurtuz kateak.

 Guda berriko, armada berri, hara oraiko bideak.

 ETA sorturik, borrokan hasi ziren Euskaldun gazteak.

 Ez ziren txarrak izan Franco-ri eman zituzten kolpeak!

 

 4

 

 Franco hil baitzen azkenekorik, Goiko Jaunari eskerrak!

 Bains Euskadin ez bide dira zinez aldatu bazterrak.

 Askatasuna, demokrazia, politika, hitz ederrak.

 Autonomiaz eginikako agintzak dira gezurrak.

 Nahi dutena erran bezate, gau ez gara Espainarrak!

 

 5

 

 Espaina hori ez da gurea, beste Herri bat gara gu.

 Demokrazia maite izanez, guhaurena gura dugu.

 Herri bezala, Herri guztiei zor zaien hura zor zaigu.

 Aberri bakar dugun Euskadi ez da oraino askatu.

 Horren lortzeko etsaia behar Euskal-Herritik haizatu.

 

 6

 

 Gure berdeak baitugu beti, gris eta guarda zibilak,

 Estatu arrotz ta erdirakoi, etsai den baten mutilak.

 Zuri ala beltz, atsegin bera emaiten digu makilak.

 Hitler uztailan hil balitz ere, segituko zuen gerlak.

 Euskal-Herria libratu arte, segituko du gerrillak.

 

 7

 

 Demokrata ez, demokrata bai, Espaina Espainolari.

 Demokrata bat, demokrata bi, gurea dugu Euskadi.

 Demokrata ez, demokrata bai, zapaltzailea da etsai.

 Demokrata bat, demokrata bi, ber-bera Joan baledi.

 Nagusi egon nai denaz geroz, kanpoan dugun ezarri!

 

 8

 

 Etsaiak berak harmak baititu, armak behar ohiltzeko.

 Eusko gudari berriak gara Euskadiren askatzeko.

 Herrarik ez dut, guduka hozki egiten dut garraitzeko.

 Euskadi libro nahi badugu, erretxa da ulertzeko:

 Izan ala ez, hil ala bizi, guk hil zuek bizitzeko!

 

 9

 

 Beste biderik ikusten baduk, lagun, ixilik ez egon.

 Harmarik gabe irabaztea guztientzat genikek on.

 Baina Herriak nolaz dezake berriz debalde itxaron?

 Joko segurra bada hirea, oro gaituk hire gizon.

 Bestelan hitzen haize hotzetik banoak eta hor konpon!

 

 10

 

 Gudari batek latza eman dit Donibaneko portuan,

 Hain da dorpea mutiko hauen bidea gaurko munduan.

 Hemendik ere haizatu gogo dituzte, baina orduan

 Kontuz batzuei, kasu besteei, bakoitza bere lekuan,

 Iparrekoak berriz ez gaiten sar Alemanen aroan!


inprimatu