inprimatu
Algeriatik killaren goait
Izenburua:
Algeriatik killaren goait
Sinadura:
Darguy (Ezpeletarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Darguy

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
636.zk.
Orrialdea:
4

Algeriatik killaren goait

 

Darguy (Ezpeletarra)

 

 1

 

 Huna bertsu berriak aire chaharrean,

 Emaiten ditudanak gaur alegrantzian,

 Gauza hau erran nahiz hitz-erdi batian,

 Aspaldi nardaturik armadaren pian...(bis)

 

 2

 

 Ondikotz egun batez (oi hala beharra!

 Galde egin zautaten: «Hango armadara!

 Hemen ikusiren duk untsasko ez bada:

 Jan, edan, lo tabezti baduk goz'ahala...» (bis)

 

 3

 

 Kazernarat joan nintzen kuraiez beterik,

 Adios erranik dener, burua gorarik,

 Ustez armadan etzen plazerez bertzerik

 Plazerik ez da, bainan... pena orotarik! (bis)

 

 4

 

 Frantzian egon nintzen lau bat ilabethe:

 Han higatu denbora laster zaitan bethe;

 Klasak finitu eta «gerlarat zoazte»,

 Han gero zifritzeko killa heldu arte. (bis)

 

 5

 

 Badu zonbait denbora hemen nagoela:

 Frantzian untsa ginen, hemen ez da hala.

 Nun nor ingana ari denak in-ahala:

 Faltan denari kasu, atzernana bada. (bis)

 

 6

 

 Zonbaitek errai dute : «Armadan da ontzen!»

 Hunat jin ez bagine guretzat hobe zen.

 Zarkeria nola in daukute ikasten:

 Oilasko baten pare gizonaren hiltzen. (bis)

 

 7

 

 Killa heldu denean galdatzen daukute:

 «Armadan egon nahi othe zinukete?»

 Ene baiaren minik izanen ez dute,

 Hil behar banu ere jali bezain fite. (bis)

 

 8

 

 Killarrak partitzean, gradatuak jelos:

 «Jaunak jaunen azpiko egun ta gau oroz!

 «Horiek fini ditek, gu bethi maluros:

 «Ranpilatu ez banu, «civil» nukek uros! (bis)

 

 9

 

 Hogoi bat ilabethe hantchet egon-eta,

 Etcherat itzultzeko oi zer diru-keta!

 Killarekin piaia bagauna baita,

 Bertzenez jin gintaizke eskia egin eta! (bis)

 

 10

 

 Egia erraiteko, ongi ez zaudana:

 Hortchet bi urtez goiti gizona ingana:

 Zer nahi klasetarik egin-eta lana,

 Mila libera diru ilabethe-soma!

 

 11

 

 Azken bertsua beraz bizi «civil»-ari,

 Aspaldian baitut nik desiratzen hori.

 Othoitz hat egiten dut zeruko Jaunari.

 Hemendik libra gaiten, killa denen sari!


inprimatu