Sanjakor bati
Damitit soldadoa
1
Bertsu berri paratzen orai naiz abian
Lapurdin bi presuna gazteren gainian:
Ezkontzeko fametan ziren aspaldian;
Neskaren ama azpiz ari zen lanian,
Erreusitu ere baitu azkenian.
2
«Oi laborarari gazte estimagarria,
Zure estatua da urrikalgarria!»
Emazte-gaiak kartaz dio igorria
Arruntegi zakola jaun laboraria
Pietuna duela gizon-gai berria.
3
Duela zazpi urthe elgarri egina
Fidela izaiteko bihotzetik zina!
Orai dena hautsi da, iduri berina.
«Ez zinuen emanen hainbertze changrina,
Ukan izan bazinu amodio fina.»
4
Amak egin diozka here arrangurak:
«Zertaz behaun ezkondu laneko lekurat?
Pentsaketak egin-ta jar hadi konturat:
Neke handirik gabe trankil ta gosturat
Ezarriko hintuzke herriko faturrak!»
5
Atsoa alabari beti elheketa:
«Egin behar hintuzke huntaz bi gogoeta:
Ez hadiela ibil lurreko lan-keta
Fatur zahar horrekin seguro soldata;
Urte laburrik barne berriz erretreta!»
6
Osagarrian eta lanarentzat lotsa,
Neke handirik gabe bizi nahi ontsa,
Ez dakite denboran nun ez nola pasa!
Horrek barreatzen du askoren bihotza:
Hortakotz da munduan hoinbertze dibortza!
7
Faturrari mintzo zen bihotzez atsoa:
«Zuretzat ongi laike alaba gaichoa!»
Gogotik onhartu du, ez baita astoa,
Bere baitan eginez: «Ez dukek gaichtoa,
Haginak lanpustean haragi mardoa!»
8
«Orai urus zirezte biak ezkont berri.
Penak ere ondotik jin ditaizke sarri.
Pasa ditake berdin Zure senharrari
Pasatu izan dena lehengo haurreri:
Gostu hobea hartzen auzoko saldari.»
9
«Laborari gaztea, ez ukan dolurik:
Lili hoi galdu arren, ez duzu malurik
Afruntu horren gatik ez galdu bururik!
Zer jaliko zinuen sanjakor hortarik?
Eskual-herrian bada andre-gai hoberik!
10
Bertsu hok eman ditut orok kantatzeko
Eta gazte zonbaitek etsenplu hartzeko,
Holako prenderi ez sobra fidatzeko.
Ez badute ideirik laster ezkontzeko,
Esperantzan ez othoi denbora galtzeko!