inprimatu
Sanjakor bati
Izenburua:
Sanjakor bati
Sinadura:
Damatit Soldadoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Damatit Soldadoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
890.zk.
Orrialdea:
2

Sanjakor bati

 

Damatit Soldadoa

 

 1

 

 Bertsu berri paratzen orai naiz abian

 Lapurdin bi presuna gazteren gainian:

 Ezkontzeko fametan ziren aspaldian;

 Neskaren ama azpiz ari zen lanian,

 Erreusitu ere baitu azkenian.

 

 2

 

 «Oi laborarari gazte estimagarria,

 Zure estatua du urrikalgarria!»

 Emazte-gaiak kartaz dio igorria

 Arruntegi zakola jaun laboraria

 Pietuna duela gizon-gai berria.

 

 3

 

 Duela zazpi urthe elgarri egina

 Fidela izaiteko bihotzetik zina!

 Orai dena hautsi da, iduri berina.

 «Ez zinuen emanen hainbertze changrina,

 Ukan izan bazinu amodio fina»

 

 4

 

 Amak egin diozka bere arrangurak:

 «Zeraz behaun ezkondu laneko lekurat?

 Pentsaketak egin-ta jar hadi konturat:

 Neke handirik gabe trankil ta gosturat

 Ezarriko hintuzke herriko faturrak!»

 

 5

 

 Atsoa alabari beti elheketa:

 «Egin behar hintuzke huntaz bi gogoeta:

 Ez hadiela ibil lurreko lan-keta.

 Fatur zahar horrekin seguro soldata;

 Urte laburrik barne berriz erretreta!»

 

 6

 

 Osagarrian eta lanarentzat lotsa,

 Neke handirik gabe bizi nahi ontsa,

 Ez dakite denbora nun ez nola pasa!

 Horrek barreatzen du askoren bihotza:

 Hortakotz da munduan hoinbertze dibortza!

 

 7

 

 Faturrari mintzo zen bihotzez atsoa:

 «Zuretzat ongi laike alaba gaichoa!»

 Gogotik onhartu du, ez baita astoa,

 Bere baitan eginez: «Ez dukek gaichtoa,

 Haginak lanpustean haragi mardoa!»

 

 8

 

 «Orai urus zirezte biak ezkont berri.

 Penak ere ondotik fin ditaizke sarri.

 Pasa ditake berdin zure senharrari

 Pasatu izan dena lehengo haurreri:

 Gostu hobea hartzen auzoko saldari.»

 

 9

 

 «Laborari gaztea, ez ukan dolurik:

 Lili hoi galdu arren, ez duzu malurik

 Afruntu horren gatik ez galdu bururik!

 Zer jaliko zinuen sanjakor hortarik?

 Eskual-herrian bada andre-gai hoberik!

 

 10

 

 Bertsu hok eman ditu orok kantatzeko

 Eta gazte zonbaitek etsenplu hartzeko,

 Holako prenderi ez sobra fidatzeko.

 Ez badute ideirik laster ezkontzeko,

 Esperantzan ez othoi denbora galtzeko!


inprimatu