inprimatu
Astekenean Pauen
Izenburua:
Astekenean Pauen
Sinadura:
Dagueri - Etchezaharreta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dagueri
Etchezaharreta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
804.zk.
Orrialdea:
3

Astekenean Pauen

 

Dagueri-Etchezaharreta

 

 1

 

 Astezkenean Pauen dugu afari on bat egina

 Mahain haundi batean emana jateko bat fina

 Hastapenean gazte gehienek zuten zangoa arina

 Bainan ondarrerat hainitzek zuten estomakan mina.

 

 2

 

 Hiruetan ogoi eta hameka gira mahainean jartzen

 Ordu berean omore ona da sala huntan sartzen

 Zeren guziak dira gogotik hasi finki kantatzen

 Bi beharriak kuxean zaizkit eskualdun airez hanpatzen.

 

 3

 

 Zaharrak eta ere gazteak alegeraz dute segitu

 Fandango ainitz emanik zeren ekarriak gintuen bi xixtu

 Gau on bat pasturik denak gira kontent erretiratu

 Eta etxerat heltzean dut oilarra kantuz aditu.


inprimatu