inprimatu
Duela mende laurden bat, marchoko egun batez
Izenburua:
Duela mende laurden bat, marchoko egun batez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
662.zk.
Orrialdea:
3

Duela mende laurden bat, marchoko egun batez

 

 1

 

 Duela mende laurden bat, marchoko egun batez,

 Jauna, egin izan zira, Baigorriarren apez:

 Geroztik zure kargua kontzientziaz bethez,

 Hemen zaude eta egonen, oraino luzaz arabez.

 

 2

 

 Ez daukagu ahanzteko egun balios hura:

 Zu baino arzain hoberik etzitaiken eskura.

 Beti izan duzu gutaz saminki arrangura,

 Bidea chuchen emanez hel gaitezen zerura.

 

 3

 

 Kapablea den gizona obretarik ageri:

 Zer laneko karra ere etzinuen ekarri.

 Artegian egin duzu zombait zombait lan berri,

 Zombat gisaz aberastu zurekin Baigorry.

 

 4

 

 Eginbideak artoski bethe nahiz zabilza,

 Artaldeaz artha duen arzain onaren gisa;

 Etzizaikizun ez aski othoitza eta hitza:

 Nola berriturik eman ez daukuzu Eliza?

 

 5

 

 Oylandoroyko kapera, zure arzain Etchola,

 Ohartu zinen lurrean eroririk zagola;

 Hura ere eman duzu denek dakigu nola,

 Gure uzten beirazaile leialki so dagola.

 

 6

 

 Lurreratu zenez geroz kapera maite hori,

 Horko beila baliosa horrekin zen erori:

 Orai berriz bagoazi urthe oroz beilari,

 Nor gure uzten geriza, galdatzeko Jaunari.

 

 7

 

 Serora gaichoak ere, bain beharrak herrian,

 Ginauzkanak egoitza on baten behar gorrian:

 Hoien ezarzea ere sartu zaizu burian

 Merechi zuten bezala beren Etche berrian.

 

 8

 

 Lan da zure obrak oro ezarzea lerroan:

 Horra hor berze Etche bat, seroratei-ondoan

 Nechkatontzat zuk egina, zerbait haundi gogoan

 Hor ikasiko zutela Etchekanderegoan.

 

 9

 

 Bil-Etche maitea ere, zuk emana da chutik:

 Gaztentzat beharragorik herrian etzen deusik;

 Ez ginakien non josta, non erabil solasik;

 Orai badugu hautua, hau dugunaz geroztik.

 

 10

 

 Oraino zertan ez duzu gutaz hartu achola,

 Jaunaren erakaspena ez galzeko nehola:

 Burrasok beren hautua, egiten dute hola

 Zuk eginik mutikontzat giristino eskola.

 

 11

 

 Zer egin duzun etorriz geroz gure artera,

 Kondatzeko balitaike oraino sail ederra:

 Oilandoyn goiti eta Lesparzetik behera,

 Zuk berritu duzu ere Urdozeko kapera.

 

 12

 

 Zure obren kantatzea ez daukuzu galdegin:

 Geiago egin dukezu, bainan orok ez jakin:

 Badakizia oraino zer ginuken atsegin?

 Luzaz gure arzain gisa, egon zaiten Baigorrin.


inprimatu