inprimatu
Dote trixtea (Kantu xahar)
Izenburua:
Dote trixtea (Kantu xahar)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1271.zk.
Orrialdea:
5

Dote trixtea (Kantu xahar)

 

 1

 

 Aitak senartzat eman daut

 mutiko bat gaztea.

 Bainan mutiko gaixoak

 ni banau emaztea,

 Jakizue zoin trixtea

 ukan dudan dotea.

 

 2

 

 Sukaldeko ukana dut

 zartain bat funditua;

 Harekilan gatilu bat

 beharriz gabetua;

 Eta arka bat zaharra

 dena harrek hartua.

 

 3

 

 Behi eri bat gainera,

 diti motz bakarduna;

 Eta astaņa mehar bat

 mainguka dabilana.

 Hori da kabaleria

 aitak eman dautana.

 

 4

 

 Ausko pare bat bertzalde,

 baitakarke hats guti;

 Eta ganibet lanputs bat

 erdoildua biziki;

 Orroitzapen hoitaz nahiz

 ene bihotza hunki.

 

 5

 

 Amak aitaren ixilik

 eman daizt bi mihise,

 Biak bipiek hasiak

 ]aster baitziren ase.

 Hain ziraden usainduak,

 bota baititut aise.

 

 6

 

 Amak present egin zautan

 ezkontzeko mantarra,

 Berak luzaz ekarria,

 hertsi eta laburra.

 Laster piltzar eginen den

 orai badut beldurra.

 

 7

 

 Amak berriz eman zautan

 zuhurtziaz makila

 Inkas hasarre balekit

 ene Jakes umila.

 Bainan Jakes orai arte

 perestuki dabila.

 

 8

 

 Beharrik ene gizonak

 dote ametsik gabe

 Hartu ninduen beretzat

 ninduelakotz maite.

 Bertzenaz egin zukeien

 arras merkatu trixte!


inprimatu