inprimatu
Doņa Tomasa
Izenburua:
Doņa Tomasa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
969.zk.
Orrialdea:
5

Doņa Tomasa

 

 1

 

 Aita frantsiskanoak eliza-atean

 Aire fresko hartzen du otoitz egitean;

 Beha dago ez denetz girixtinorikan

 Kofesatu beharrez sartuko elizan.

 

 2

 

 Doņa Tomasa hor da pentsaketan heldu.

 Gaztelutik bidea laburzka hartu du;

 Ez da nehoiz hain goizik hunarat urbildu:

 Segur bihotza dauka debot eta saindu.

 

 3

 

 - Aita, heldu nizaitzu barkamendu galdez:

 Bakea nahi nuke kofesio batez...

 - Haurra, goazen barnera, mintza fede onez,

 Laņoki senda zaiten zure pena xumez.

 

 4

 

 - Aita, igorri nion ene anaiari

 Nehor faltatu zenetz gortetik berriki:

 Baietz, faltatu zela Gonzalo Etxarri,

 Dontzela baten gana joan zela segurki.

 

 5

 

 - Hortan, doņa Tomasa, ez da bekaturik,

 Salbu beharrik gabe berri xerkaturik.

 Segi kofesioa, ez izan beldurrik,

 Jainkoaren bihotzak ez baitu parerik.

 

 6

 

 - Aita, igorri nion ene anaiari

 Hil bat bazela etxen, ene penagarri.

 fin zadin ehortzerat ahal bezain sarri.

 Anaiak arrapostu, etzuela nahi.

 

 7

 

 - Haurra, zure pondu hau ez dut konprenitzen.

 Ez duzu hila nor den ongi deklaratzen.

 - Aita, Gonzalo hura, errex da pentsatzen

 Gazteluan hil-hotza dudala beilatzen.

 

 8

 

 - Bainan, doņa Tomasa, zer gertatu zaio?

 - Aita, zorigaitzari topatu nitzaio:

 Lo-belarrez ase dut eta egin du lo,

 Ezin iratzarria hor baitut Gonzalo!

 

 9

 

 - Jesus! Uste gabean ahal duzu egin?

 - Ez, aita, mendekioz bekaiztiarekin:

 Amoros bazabilan neska guziekin;

 Eta urrikalmenduz azkenik enekin!

 

 10

 

 - Doņa Tomasa, otoi, bil-azu urriki.

 Gaizkia higuin zazu ahalaz osoki.

 Barka ahal dakizun, barka zuk bertzeri.

 Eskain Gonzalorentzat pena eta ongi!

 

 11

 

 - O aita kofesorra, orai ene; aldi:

 Pozoina hartua dut, hiltzerat naiz ari.

 Azken sakramenduak otoi laster eni.

 Eta ene bihotza uros geldi bedi.

 

 12

 

 Biharamun goizean bi gorputz elizan:

 Nehork ez jakin xuxen zer zen nunbait izan.

 Jainko Jaunak badaki zoin trixte gabiltzan.

 Gauden Aita amultsu onaren peskizan.


inprimatu