inprimatu
Donibane-Lohizunen
Izenburua:
Donibane-Lohizunen
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1911.zk.
Orrialdea:
4

Donibane-Lohizunen

 

 1

 

 Donibane-Lohizunen,

 hogoian sortua

 Herriko paperetan

 Diharce deitua

 Iratzeder zen fraide

 Beloken sartua

 Izen ttipia Xabier

 ez zuen galdua.

 

 2

 

 Olerkari gaitza da,

 guziz itsasoko

 Herriaren maitez da

 idazten hasiko

 Ber denboran Jainkoa

 du zerbitzatuko

 Salmoak euskaratuz

 mezan kantatzeko.

 

 3

 

 Afrikara joan zauku

 gazte bat bezala

 Belokera dadila

 itzul berehala

 Hanartean Jainkoak

 fagora dezala

 Beltzen alide agertuz

 otoitzen ahala.


inprimatu