inprimatu
Dolu handi bat
Izenburua:
Dolu handi bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
640.zk.
Orrialdea:
4

Dolu handi bat

 

 1

 

 Senharra eri handi dut

 hiltzeko irriskuan;

 Mediku-keta johan niz...

 jendek ere zer erran...

 

 ERREPIKA

 

 Mundu trichte huntan baino

 maiteago nuke zeruan!

 

 2

 

 Biderditan entzun nuen

 hil-zeinua elizan...

 Nigarrez hasteko plazan,

 irria lothu zautan.

 

 3

 

 Etcherat itzuli-eta,

 josia zen izaran:

 Nigarra jauzi zitzautan,

 

 ez gizona-gatikan.

 

 4

 

 Dolu nuen mihisea

 galdurik ikustean;

 Aichturrekin ponduz-pondu

 desegin dut josturan.

 

 5

 

 Kalainka zahar bat baitzen

 ganher-zoko batean,

 Etzena izaran bezain

 ongi izanen hartan?

 

 6

 

 Hil-herrian eman dute:

 dagola hor bakean!

 Etzaut berdin faltatuko

 Betirisantsenean.

 

 7

 

 Goazen, goazen ostaturat,

 dezagun ttotta edan:

 

 Ttotta horrek senharraren

 changrina hil dezadan.

 


inprimatu