inprimatu
Deus
Izenburua:
Deus
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1006.zk.
Orrialdea:
8

Deus

 

 1

 

 Hainitz zorok munduan daukute erraiten

 Deusetarik ez dela deus ere egiten.

 Hekien traufatzeko hasten naiz kantatzen,

 Jostatuz, ez deusetaz bertsu pollit ontzen.

 

 2

 

 Deus-ez errexagorik! Beha bazterretan:

 Deus ez zuten zonbatek ez dute bet-betan

 Beren moltsa hanpatu sal-erospenetan?

 Miliunak dituzte kobratu deusetan.

 

 3

 

 Nik bertsuak eginez ez badut deus biltzen,

 Ez dut ere ordainez deus dirurik galtzen.

 Ez-deus baten omena badautet famatzen,

 Ez naiz deus horren gatik hasiko griņatzen.

 

 4

 

 Bainan nehork ez daki deuseren berririk.

 Bertsu hauk izan daizke ongi ikusirik

 Eta jujen eskutik berdin primaturik

 Gerta ote lakiket deus goxoagorik?

 

 5

 

 Prima balitz enetzat eskualdun makila

 Edo untza-urhea, zauzte enekila

 Jainkoari eskerka zuzen den bezala,

 Deusetaz etsitzeko dretxorik ez dela.

 

 6

 

 Finitzen dut, ez baitut bertze deus buruan.

 Hanbat gaixto ez badut deus onik bertsuan.

 Deus gaixtorik bederen ez dut hemen erran.

 Ez-deus horrek uzten nau trankil bihotzean.

 

 7

 

 Hitz hauiek ez dutela balio deus ere?

 Alabainan deusetaz eginak dirade.

 Ez zena hori bera ene lehen xede?

 Deus gaztigurik ez dut merexi bedere.


inprimatu