inprimatu
Bazko kantua
Izenburua:
Bazko kantua
Sinadura:
C.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
C.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
663.zk.
Orrialdea:
1

Bazko kantua

 

C.M.

 

 1

 

 Itzuli zaizku besta egunak

 nigar egunen ondotik:

 Ichil, auhenak; eta zuk, Sion,

 ez aipa guri atzorik!

 

 2

 

 Altcha burua, bekatorea,

 uda berria hor duzu:

 Uda berria, dena iguzki,

 dena berpizte eta su.

 

 3

 

 Eliza kantuz, argi-argia:

 apheza jauntzi churitan.

 Sortu bezala Jesus piztu da,

 izar eder, gau-erditan.

 

 4

 

 Hilen hobia, hilen itzala, 

 utzi deezte etsaier:

 Ba, Pilatus, oihal-ondarrak

 harpetik bilaitzu laster!

 

 5

 

 Kristo lorios piztu da, bainan

 zauri guziak ageri:

 Hor dira berme, gure arimen,

 jasan duela zer nahi!

 

 6

 

 Oi zauri eder, harri balios,

 joiarik distirantenak!

 Ortziraleko laido tristeak

 orai goresmen eginak.

 

 7

 

 Gure ariman bekatuaren

 zauria ere hetsi da.

 Bazko-aroko barkamenduak

 graziaz loretu-eta.

 

 8

 

 Heriotzea, memento tcharra

 pasatu duzu Bazkotan:

 Hainitz arima piztu zaizkitzu

 

 zinauzkanak zango-petan.

 

 9

 

 Gorputz bat ere joan zaitzu ihes,

 jende guzienen berme;

 Haren graziaz ondoekin

 baita piztuaren Adame!

 

 10

 

 Girichtinoak, aleluiaka

 harro gaitezen handizki;

 Bazko egunak zoriongaiak

 andanaketa dakarzki.

 

 11

 

 Mahain sainduan Bildots saindua

 ethor bekigu azkurri;

 Haren odolak eginen gaitu

 sortu-berria iduri.

 

 12

 

 Itzuli zaizku besta egunak

 garizumaren ondotik;

 Loria gaiten zeru-lurretan

 Jesus piztuaren gatik!


inprimatu