inprimatu
Herriari
Izenburua:
Herriari
Sinadura:
Curutchet, Jony
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Curutchet, Jony

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2008.zk.
Orrialdea:
7

Herriari

 

Curutchet, Jony

 

 1

 

 Zure seme alabek agur Ezteinzubi

 Zutarik urrundurik badugu aspaldi

 Hal'ere etzaitugu nehoize ahantzi

 Zuri pentsatu gabe ez gaitezke bizi.

 

 2

 

 Guk zu utziz geroztik juan dira egunak

 Ondoan jacan tugu plazer eta penak

 Orhoit atxiki ere derauku gogoak

 Nigarretan utziko aurride, ait-amak.

 

 3

 

 Behobin hasi eta zu Baxanabarre

 Pagaltzeta ta gero Ezterengibele

 Karrikan plazaņo bat ber'eliza alde

 Lehen bezala orai zaituztegu maite.

 

 4

 

 Gu hazi gaitutzuen Ait'ama maiteak

 Zer ote dira zuek guretzat jasanak

 Haunditu zauzkularik orai guhaun haurrak

 Kusi tugu zer ziren zuer eman penak.

 

 5

 

 Nonbrean gaitutzue altxatu oneski

 Zonbat nekaturikan Jainkoak badaki

 Haundi arau bezala urruntzen ikusi

 Etxean bizitzeko bat zelakotz aski.

 

 6

 

 Etxean egon zaizten anai ta arrebak

 Onhart-zkitzue egun gure mileskerrak

 Apaindu ditutzue etxe ala bordak

 Gu gatik gal zitazken lurrak eta obrak.

 

 7

 

 Iloba maiteņoak orhoit guk erranik

 Behar gabe ez hartu kanpoko biderik

 Sort-etxea maitatuz atxik hura xutik

 Munduan ez baitaike bertze bat hoberik.

 

 8

 

 Euskalduna baitzira zu Ezterenzubi

 Zuek gazte maiteak beti leial segi

 Euskara maita eta izan zerbitzari

 Berriz libre ikusi artino Euskadi.

 

 9

 

 Bizi beharrak gintin ekarri hoin urrun

 Hortakotz baigira gu Amerikan egun

 Hazi giren bezala bihotza euskaldun

 Besarkada bat denek gaur eman dezagun.

 

 10

 

 Ezterenzubi zutan da gure amentsa

 Zu uztean eritu baitzaikun bihotza

 Herri maitia orhoit zaite huntaz ontsa

 Zureak gira galdu arte azken hatsa.


inprimatu