inprimatu
De Monzon jaunari
Izenburua:
De Monzon jaunari
Sinadura:
Curutchet, Jean-Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Curutchet, Jean-Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
795.zk.
Orrialdea:
2

De Monzon jaunari

 

Curutchet, Jean-Pierre

 

 1

 

 Egunak zurezat dire doluzkoak

 Bere eskua hedatu du Jaun goikoak

 Khenduz maite zintuen lur huntakoak

 Zure ama maitea joan dautzu herioak

 

 2

 

 Urhats guzietan fermu, egitekoetan argi

 Agertzen zare segur, nun eta noiz nahi

 Ama fermu bat bazinuela hortik ageri

 Holako amez, mundua ez da gehiago igeri

 

 3

 

 Pena zurezat da, egun hotan dorpea

 Hori duzu munduko bizi hunen zortea

 Gurezat eginbide zurekin parte hartzea

 Gure othoitzetan, zure ama ez ahanztea

 

 4

 

 Oi! heriotzearen memento latza

 Kentzen dio biziari hatsa

 Lurrean geldituz gorphutz hotza

 Arimak gorphutz dauka Jainkoaren egoitza.


inprimatu