inprimatu
Mutur saltsa
Izenburua:
Mutur saltsa
Sinadura:
Churiko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Churiko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
772.zk.
Orrialdea:
2

Mutur saltsa

 

Churiko

 

 1

 

 Langileria gordeka

 Hemen dabila pleinuka.

 Norbeitek, bethi gezurka,

 Zakuan sarturik dauka,

 Bazterturik «Turbomeka»:

 Hori nehork ezin ukha?

 

 2

 

 Jende gaichoa holako:

 Merke ase dutelako,

 Zombeit arrotzen meneko

 Itzultzen da ichtanteko:

 Orai hemen bizitzeko,

 Ontsa pekatu beharko!

 

 3

 

 Bozetan gizon egnula

 Da bilakatu habila:

 Hartu du esku-makila,

 Izanik ere kichkila:

 Hunek du eskual-odola

 Bataiatu espagnola.

 

 4

 

 Ez baita ez espagnolik,

 Ez eta ere frantsesik;

 Laguntzerat heldu denik,

 Hazparnez urrikaldurik,

 Bizi behar da nunbeitik,

 Zakutik ala zorrotik!

 

 5

 

 Dupinari bere gatza

 Emaiteak du lan gaitza:

 Langileak hau du beltza:

 Ezin segurta bizitza.

 Goraki dadila mintza;

 Ukanen du azken hitza.

 

 6

 

 Eskual-herria bi erdi

 Moztu baitute aspaidi,

 Arrotzak ditugu handi:

 Beren mugan ezin geldi.

 Eskual-seme, atzar adi

 Erranez: «Gora Euskadi».


inprimatu