inprimatu
Akusazione faltsia
Izenburua:
Akusazione faltsia
Sinadura:
Chuberotarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chuberotarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
673.zk.
Orrialdea:
4

Akusazione faltsia

 

Chuberotarra

 

 1

 

 Kantore berri horik batugu eginik,

 Gatu iheskor batek lekhia emanik:

 Herraturik egon da, galdurik bidia;

 Arte hortan ni aldiz gaizki jujatia.

 

 2

 

 Gatu marrau ederra, pare gabekoa,

 Etchenko jaun-anderen maite kolkokoa,

 Ez othoi gal harzara etchenko herecha,

 Ez dezen berriz erran ebatsi haidala.

 

 3

 

 Gezurra, kalomnia, bekhatu handia,

 Gizonen nahasteko debriak piztia.

 Amourous ibili hiz hire plazerila,

 Eta eraiki die nik jan hundudala.

 

 4

 

 Herrian badiagu komis bat leialik,

 Gobernanta bat ere aski mihi hounik

 Ezpeitie balinba, zin diat egiten,

 Zibetik jan dudala hain sarri erranen.

 

 5

 

 Ala zu, jaun komisa, frantsesian barna,

 Nountik idoki duzu «mange-chat» nizala?

 Ala, gobernantari khausitu beharrez,

 Houra bezela zira mintzatzen gezurrez?

 

 6

 

 Etcherat utzulirik, gatu maitatia,

 Goiz oroz balaka zak gobernant-andria:

 Galtha ezok noulache igan dian gaia,

 Ikhousi dian louan bere senhargaia.

 

 7

 

 Hogei bat ourthe hountan gobernanta denak

 Ingoitik ezkontzeko baditik adinak;

 Duda gabe badila nour begistatia

 Eta ez hire gisa bidin herratia.

 

 8

 

 Bestalde harekila dena ezkonduren,

 Nour bada, eztuk usu etcherik elkhiren;

 Aski jeloskor lukek ez ountsa hartzeko,

 Badakita? beharba ountsa olhatzeko!


inprimatu