inprimatu
Nevada-tik
Izenburua:
Nevada-tik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
493.zk.
Orrialdea:
4

Nevada-tik

 

Chimun

 

 1

 

 Zerua ilun dago edoiez estali;

 Kanp'ondoan elurra fresko eta lodi;

 Aizea furrintaka kanpoan dut sendi...

 Beharrik nik ojean baitaukat estalgi !

 

 2

 

 Olako lekuetan lagun baten falta!

 Denboran nik Frantzian ukan duket auta!

 Orai egiten ditut zazpi gogoeta

 Maite nituen batzuz emen orhoit-eta.

 

 3

 

 Abendoaren gauak zonbat luze diren!

 Etzana nagoela badik amek-oren!

 Iduri zaut joan dela mende bat bederen,

 Eta oraino ere ez du argituren...

 

 4

 

 Eder ziren leku ok filman joan den udan,

 Unarako idaia ez zen duda-mudan.

 Urka-bihur bat dut ba lepotikan eman:

 Ongi sofrituz nago Carsone Nevadan!

 

 5

 

 Astoa auzo eta, bi zakur enekin.

 Nigarra frango ere neure ardiekin.

 Eguna pasatzen dut dolore minekin:

 Nik pertsua apal ta astoak irrintzin!

 

 6

 

 Espantuak entzunik ukan dut tirria

 Aurten bisitatzea or mundu berria;

 «Hersturan umil hago, doluan jarria,

 Gisa hortan utzirik heure sort-herria!»

 

 7

 

 Onbertze ez dut kusi nehon unaraino!

 Otza sartzen baitzauku hezurretaraino!

 Ibaiak ormatuak azken zokoraino:

 Kontserbaturen dira Carson eta Reino!

 

 8

 

 Gizonaren biziak berdin du irrisku,

 Dabilalarik chutik ez dadin gogortu:

 Orri ere behar dik bakotchak pentsatu

 Eta aintzinetikan arima prestatu.

 

 9

 

 Desertu unek ez du errekest-andinik:

 Gain otan ez dabila Herrik'alabarik!

 «Kanperoa» jiten da beharrez bakarrik.

 Unek ere ez baitu kantu ez chichturik!

 

 10

 

 Ene gazte lagunak Eskual-herrikoak.

 Ez sobera berotu gazterik buruak!

 Leku bakotchak baitu ber'estakuruak;

 Unek bezenbat ez du gur'eskual chokoak.

 

 11

 

 Gostatzen da frangotan hemengo intresa:

 Bakartasuna beti, gero leku otza;

 Beharrik ede badut eta esperantza;

 Orrek derait altchatzen gogo ta bihotza!


inprimatu