inprimatu
Marokatik
Izenburua:
Marokatik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
354.zk.
Orrialdea:
4

Marokatik

 

Chimun

 

 1

 

 Aldudar bat Afrikan alegera egun,

 Atzo ikusirikan zonbait gazte lagun:

 Eskuaraz mintza gaiten, ahantz, ez dezagun,

 Elgarrekin baiginen hiru-lau , eskualdun.

 

 2

 

 Horier galdeginik ukan dut baimena,

 Hemendik aiphatzeko ene aitormena:

 Ni arrotzen artean choil niz eskualduna;

 Lenguaiaz ezin mintza, hauche dizit pena!

 

 3

 

 Aprendizgoak einik lehenik Europan,

 Alemanian hotzik, Frantsesen tropetan.

 Hortik landa aizan naiz Algerian gerlan:

 Erdi-bakean gaude orai gu Marokan!

 

 4

 

 Hiru lenguia ditut bizian nahasi;

 Jaunak atchik nezala eskuaraz nagusi,

 Hau gertha ez dakidan (bailaike itsusi):

 Eskuara a ahantz-eta, frantsesik ez kasi!

 

 5

 

 Gau egunez gogoa orhoit Eskual-herriz,

 Nigarrak ahantzirik hasia naiz irriz.

 Itzuliko naizela egun batez berriz,

 Komunia zuenkin heldu den Eguerriz.

 

 6

 

 Dorpeak ukan ditut gerlako egunak:

 Kuraia ta berthute jainkoak emanak,

 Oi guduka borthitzak! Bentzun ditut denak;

 Bakea munduan-ta, gora Eskualdunak !

 

 7

 

 Ene herritik kanpo, gose dut bihotza.

 Bethi falta izanez aita-amen hitza.

 Meknes-en eskualdunik arrapa baneza,

 Norbaitek balakike nola her adreza.

 

 8

 

 Ohore eta agur, beraz, Eskualdunak!

 Orotan gehienik Aldudarrak, denak!

 Esker onez hartu tut heien emaitz onak:

 Koliak eta sosak, gazet' eskualdunak!

 

 9

 

 Ongigile maiteak, ez zauztet ahantzi:

 Hitzez utzirik ere, bihotzez ez utzi.

 Amodioz dautzuet deneri goraintzi,

 Aitama ta haurride, zuer lehenbizi!

 

 10

 

 Mintzatuko naiz horrat oino zonbait aldiz.

 Goraintziak deneri erraiten tut berriz.

 Bihotza alegera, bi ezpainak irriz,

 jainkoak egun on, ta... oraikotz HALABIZ.


inprimatu