inprimatu
Kaliforniatik
Izenburua:
Kaliforniatik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
, 4
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
522.zk.
Orrialdea:
1,4

Kaliforniatik

 

Chimun

 

 1

 

 Hogoigarren mendean ekain hoitaseia,

 Egun horrekin dugu bestaren usaia:

 Bekerfilen iteko haucha duk ezteia!

 Bertsulariek zuten hortikan pasaia.

 Guziek baiginuen non josta ekeia.

 

 2

 

 Orotarik bazen han ausarki jatera;

 Guziak Eskualdunek muntatuak dira.

 Bertsulariek nasai ukan edatera:

 Hargatik larrienak dauzkute athera.

 Kalifornian arno azkarrak baitira.

 

 3

 

 Eskual umeak ziren denen kozinatzen,

 Berek karririk zanbait alimale gizen:

 Kadet soto zain, Ramon haragi partitzen.

 Piarre bolanjerrak ogia fornitzen:

 Segur besta manera esku onetan zen.

 

 4

 

 Guzien atsegina dezagun guk aitor;

 Egun ederragorik ez zitaken etor.

 Charles Iriait jauna harturik «diretor»

 Oneski kantatzera zonbait bertsu gotor,

 Europatik jin zauzku Mattin ta Chalbador.

 

 5

 

 Ezti bezain segurki Chalbador gainetik

 Bertsu choragarriak atheratu ditik.

 Agur ta goraintziak guzien partetik

 Entzun zezaten denek hor haren ahotik

 Gomendatua zela gur'Eskual-herritik.

 

 6

 

 Sendimendu beretan hor zen ere Mattin:

 Agurrik gochoenak derauzkigu egin:

 Berdin norbait zirika bere zirtoekin,

 Chalbadorri gaina're hartzen zion berdin,

 Horren aide zirenek baitzuten atsegin.

 

 7

 

 Hainitz kechatu gabe lekuan Chalbador!

 Aldi huntan oraino egun dio gogor:

 Arrazoin eta zirto, legun ala mokor:

 Dohain izigarria, boza berdin pizkor,

 Hok bezanbat munduan ez ditaike nehor.

 

 8

 

 Gora mintzatzekotik entzun ta bertsuak

 Amerikanoek: «Zer da, ez ahal! Rusoak!»

 Zerbait konprentu nahiz bazituzten soak!

 Urbildu-eta: «Ez, ez, Eskualdun gaizoak!

 Choratu ditu heien manera, gozoak!

 

 9

 

 Baionan egin zuten biltzar berezia,

 Urrunetat heltzeko beren goraintzia.

 Baztertu haurrideen hanche du grazia!

 Alegeratu dute anaien bizia:

 Gauza ederragorik neke asmatzia!

 

 10

 

 Erran gogo dut ere gidaria nor zen:

 Gizon azkar ernea Iriart jauna zen.

 Toki orotan horrek arthoski gidatzen

 Sistez nun nahi sartzen, nehoiz ez lotsatzen:

 President jaunak ere ez zuen jenatzen.

 

 11

 

 Ohore ta goresmen horrat guzieri,

 Biltzarre gidatzaile eta bertsulari!

 Denen borondatea aise da ageri.

 Jainko bakar bat denek baitugu gidari.

 Gizon onak eman tu denen cherbitchari.

 

 12

 

 Guzien zoriana hunek erakutsi,

 Frangok bertsularien hainitz diru utzi!

 Ziotetla: «Osoki duzue merezi

 Egarriak bidean, ez othoi miretsi,

 Berriz ere nahiko zauztegu ikusi!

 

 13

 

 Hainitz hiritan berdin ibiliak dira;

 Oro otoz, airekoz, milaka bidera.

 Denetan ukan dute «ongi-torri» bera.

 Gogoz helduak ginen gu Eskual-herrira.

 Ba zinez gora doa eskualdun bandera.

 

 14

 

 Amerikako zuten hartu ilatea;

 Guzien cherbitchuko osoki betea.

 Ongi goza bezate sor-herri maitea.

 Gertatzen zeienean mundutik joaitea,

 «Petri, idek horier zeruko athea!»

 

 


inprimatu