inprimatu
Kaliforniatik
Izenburua:
Kaliforniatik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
511.zk.
Orrialdea:
4

Kaliforniatik

 

Chimun

 

 1

 

 Katifornian dago Mohave desertu:

 Hortako kapitalak Inkly eta Bastou!

 Auzoa «Bichta Eder» dut nik izendatu,

 Nahiz bertze izenik duen lehen bildu!

 

 2

 

 «Black-kañon» eta «Black Rock», segidan da «Black 

 Bihotz-tapadura bat irriskatzen beitik:

 Izitzen da gizona behatzean hortik

 Europako ahuntzak ez lagozke chutik.

 

 3

 

 Hemen deitzea dituzte harri beltz hoik «lomak»

 Jaz erroitzi baitziren zikiro zaldunak;

 Arranoak ondotik egin tu marrumak,

 Bizirik joan da bainan utzirikan lumak.

 

 4

 

 Ikusten duenean delako «Black-kañon»,

 Ene asto politak, deitzea dena «Miñon»,

 «Gibelat itzul fite», horra nola dion;

 Erori-ta ondoan, berant duk ordion!

 

 5

 

 Peña beltz batzu dira daudenak lerroka;

 Hortik entzuten dugu kuioten marraka:

 Chutik ezin egonez hek ere lerraka;

 Pare batek hautsi dik egun hotan hanka!

 

 6

 

 Errori eta zorril jan, haz-leku du «Blak-Roc»:

 Skorpion kaskabilen charmantak leku hok!

 Deskuidan errestatuz hotarikan orok,

 Ezurrak hausten tuzte beherean krik-krok!

 

 7

 

 Amerikanorikan ez du han ibiltzen;

 Urrrunagotik dute polliki behatzen!

 Huni bichta choratu, hura trenpe-tchartzen:

 Medikuek ez dute guti irabazten!

 

 8

 

 Lekuan omen ziren lehen bai Indiak,

 Miatzen zituztenak Peña ta mendiak:

 Sabra igan zirenak, aspaldi zendiak;

 Holan utzi dituzte buru t'ipurdiak.

 

 9

 

 Esukaldunak bakarrik, hortako naiz mintzo,

 Oino harri beltzetan badabiltza zintzo:

 Badagotzi zaindurik zonbait ardi-moltzo

 Ramond, Charly, Franzizko, Henri ta Lorentzo!


inprimatu