inprimatu
Kalifornian
Izenburua:
Kalifornian
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
566.zk.
Orrialdea:
3

Eskuara Kalifornian

 

Chimun

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hirur-ogoiean,

 Oi zer alegrantzia gazten bihotzean!

 Eskaaldunak tropaka batasun batean,

 San-Fransiskon kluba hau zarri dutenean!

 

 2

 

 Basko-Kluba deitu bat jarria da tente;

 Etsaiek zango pean nahikatu dute:

 Klod Berhouet da hortan jarri Presidente;

 Gizon kapablea da, ageri da fite!

 

 3

 

 Agurrik beroenak buruzagieri!

 Donazahartarra da Berhouet jaun hori.

 Ortzaiz' Arduain Michel bigarren gidari.

 Jean Acheritogaray dute segretari.

 

 4

 

 Biarnes-kaskoinetan haunitz kontrario.

 Kasta horri gu denak ausartak gitzaio.

 Guziak garhaiturik, bada bozkario

 Ageri Presidentek zer duten balio!

 

 5

 

 Denetan nagusitzen etsaien guduan,

 Fier egiten dute hok behar orduan.

 Eskualdunak eskualdun zaintzeko lekuan,

 Hain Kluba eder guti ditake munduan!

 

 6

 

 Klubak hasirik zortzi ilabethe ditu:

 Berrehun menbroz goiti jada eskuz-esku;

 Hola segituz laster behar du doblatu;

 San Fransiskon eskuarak indarrak baditu!

 

 7

 

 Dantzari, pilotari, bai eta kantari,

 Muntatuak dituzte denen jostagarri.

 Eskualdun jauntzietan badela gidari,

 Gorte haunitz eginez eskualdungoari.

 

 8

 

 Hiriko kontseilari ta jaunen artera

 Ongi gora sartu da eskualdun bandera

 Ongi-thorrika ari hiriko Jaun Mera,

 Kusiz Kluba hortako lagunen suharra.

 

 9

 

 Urepelen sortua gure Anna Inda

 Klubako dantzarien zerbitzaria da:

 Arropen prestatzen ta edertzen artzen da,

 Borondate oneko eskualdun alaba !

 

 10

 

 Eskuararen aide hok inahal guzia

 Hortako higaturen dukete bizia.

 Ongi sei dezaten sail on berezia,

 Jauna, zerutik, othoi, emazu grazia!


inprimatu