inprimatu
Jean Etchemendy
Izenburua:
Jean Etchemendy
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
465.zk.
Orrialdea:
2

Jean Etchemendy-ri

 

Chimun

 

 1

 

 Beti zu entzun-eta ez nitaike geldi;

 Bi egi ditzazkezu ni ganikan adi:

 Aldi bat kitaturik plaia eta mendi,

 Pariserat joana da Joanes Etchemendy!

 

 2

 

 Gutaz oroz trufazen bada ba espantu;

 Suieta ttipiekin egiten du kantu:

 Grado aundien keta joana da eskapu;

 Presidenta segurik ez da oino sartu!

 

 3

 

 Hortik mendratu nahiz Eskualdun, Herritar,

 Eskualdun nechka eta mutiko garaztar,

 Solas tcharrik paperek ez bezate ekar,

 Anai egonen gira beti bezain azkar.

 

 4

 

 Kapitatan sartua, zer dukegu grado?

 Zure bizi-moldea jakin nahiz nago...

 Ibiltzen othe zira zubi-petan edo,

 Ezkondua zirenetz, zaudenez donado!

 

 5

 

 Zuhaurenak ahantziz, bertzer ezarria,

 Eskandala frangotan paperrak karria;

 Kapitalan ukatuz gure sort-herria,

 Justuki bizi zaite, Paristar berria!

 

 6

 

 Ene herrian nago ez bainuen sendi

 Fama onik Parisez, Joanes Etchemendy!

 Atchik azu fedea azkar eta handi

 Egun batez heltzeko zeruetan gaindi.


inprimatu