inprimatu
Artzaintza Kalifornian
Izenburua:
Artzaintza Kalifornian
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
,4
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
540.zk.
Orrialdea:
1,4

Artzaintza Kalifornian

 

Chimun

 

 1

 

 Gainek'aldeko itxura huni osoki beha dezogon:

 Ikusten tugu artzainak eta mendi haundi hori Tegon.

 Elgarri hurbil zonbait egunez artzain batzu gira egon:

 Hemengo leku penatuetan norbait ikustea da on.

 Zeruko Jaunak nahi ukan du izan ginezan zorion!

 

 2

 

 Higuilistoy Jul'ageri eskuin; sortzez da Arhantsusiko:

 Egun guzia iragaiten du artzain oron zerbitzuko,

 Kamion handi batekin ur-ka, ardi edanarazteko;

 Gure Jainkoak egina baitu manaitate oneko,

 Behar-orduan zerbitzu-faltan ez du lagunik utziko!

 

 3

 

 Ageri berriz ezkerretikan Itsasuarra, Paul Borda:

 Etch'aintzinean «Chicken Chiet-he» zakur gaztea're hor da.

 Mendier buruz alharat johan zaintzeko duen partida,

 Bortz lorietan kantu ta xixtuz heien biltzerat joanen da:

 Holako artzain seriosen ganik lan molde hainitz kasten da.

 

 4

 

 Luis Larronda Mehaindarra're egon da gure artean;

 Gizon gaitza da erabiltzeko kamionekin bidean:

 Errege bten presentzia du bere makinen barnean,

 Bethi laneko trenpean eta Jainkoa dabil mihian:

 Hoi bezalako gidari guti promenatzen da munduan.

 

 5

 

 Hau Mendiburu Itsasuarra: «Jeannot» derauka izena,

 Hau ere hemen artzain segura, gazte den bezen lerdena.

 Bere lanetan trebe da eta baderauka ere maina,

 Kexatu gabe aise datxika azinda orori gaina:

 Jainkoaz hortik aprendiz dena kastera joan horren gana!

 

 6

 

 Jean Lahargou da bertze artzaina, sortzaroz Suhuskundarra,

 Hanisko urtez frogatua du Tejon mendiko elhurra.

 Partitua da beheiti horrat ezaguturik beldurra.

 Konpainiako gizon ona da eta langile suharra.

 Jinkoaren parte, Alfetan badu holako baten beharra!

 

 7

 

 Bilkura hori gure denentzat zoin zen gauza baliosa!

 Ofizioaz ibili dugu guziek gure solasa.

 Denen sokorri zartzen ditugu esne, zikiro, bildotsa

 Beztigailutzat larru ta ilhe, oi zer gauza aberatsa!

 Hoi ofizio ohoragarri, Jainkoek eman intresa!

 

 8

 

 Artzaintza gure ofizioa hobeki maita dezagun:

 Mendi ta kanpo handi irangutan herrietarikan urrun;

 Othoitz gocho bat hegaldaraziz deboki gau ala egun,

 Ardi alhatzen gustu onean gure Jainko Jauna lagun,

 Ofizioa hola jarraikiz egon gitaizke eskualdun!

 

 9

 

 Gazte-gaztetik abiatuak ardi-bildotsen erdian,

 Gogo ta bihotz guziez hori maitaturikan ordian,

 Bake osoan loizeko gero artalde bati mendian;

 Gure Jaunaren legea betez zeruetako bidian,

 Gu bezain uros bizi daikenik izan deikea mundian?

 

 10

 

 Jana Dark ere artzain zen bizi, bai-ta Dabid erregea;

 Ama Birjitta ere artzainer usu agertu ez dea?

 Denek horiek gure tanari eman dute ohorea:

 Eskerrak, Jauna; ederra zauku hoitaz dugun fagorea!

 Artzainek beti ukana dute merezi duten lorea.


inprimatu