inprimatu
Arno ona
Izenburua:
Arno ona
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
520.zk.
Orrialdea:
4

Arno ona

 

Chimun

 

 1

 

 Suietarik ez nuen segitzeko kantuz:

 Lgslet arrapatu dut chahakoa hartuz!

 Nechken beldur bainintzen arnoa laudatuz.

 Gizoner erten neien hori segeretuz...

 

 2

 

 Noek egin ondoan mahasti-alhorra,

 Aldi bat gertatu zen malurrez mozkorra.

 Hortaz trufatu zaiko seme jeloskorra.

 Nechkak inen zauzkita? Hori dut beldurra!

 

 3

 

 Ene nahi handia izan dadin arno.

 Nihoiz ez naiz mozkortu nihon egundaino.

 Bihotza alegera, odola dut sano:

 Arnoa edanen dut munduan naizano.

 

 4

 

 Lanean eta kantuz hustuz asko litra,

 Ezin aski laudatuz egin diat letra.

 Badakit hainitz neska badutala kontra:

 Ongi esplikatzeka ezin errekontra!

 

 5

 

 Medikuak daudela ni ganikan bazter.

 Eritasunak ere garhaitzen tut laster.

 Bihotza amuros dut, erraiten dut nesker.

 Arno onetik baitut, Jainkoari esker!


inprimatu