inprimatu
Ameriketarik
Izenburua:
Ameriketarik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
550.zk.
Orrialdea:
4

Ameriketarik

 

Chimun

 

 1

 

 Gure burua zarriz zeruetan goiti,

 Laguna zartzen dugu debrutan beheiti:

 Bihotza sumindurik, begia bekaizti;

 Eleak murritz berdin, ikustate guti...

 Kofesatuak gira: galtezen gonberti!

 

 2

 

 Orai gure kusia Amerikan dago:

 Gazte leial ta uros, moltsa dauka sendo:

 Kusirik eskualduntsak gogor eta mando,

 Pello Begigorria ere hor esklabo,

 Baten meneko baino hobe du donado.

 

 3

 

 Beti gorago behar Jaun handiekilan;

 Ttipi hok handi nahiz ibiltzen dugu lan:

 Gaichtakeria usu bihotzean alhan:

 Orai ahalgetan gu, errekaren zolan,

 Urguluak emanik aphoaren salan!

 

 4

 

 Ethorria zenean maiatz ingurua,

 Gerezi martchantari hor moko mirua!

 Makina erosteko ekarzu dirua...

 Bertzen lerroan nahi! Gure urgulua

 Guziak jakin dute: aphal guk burua!

 

 5

 

 Presentatu izan ga kontseilari gisa:

 Ezaguturik gizon kiskil eta hitsa,

 Bozkatzetan guziek guri errefusa...

 Orai gure buŕua azpitikan pusa:

 Onhartu gaituzte ba, eman-eta sosa!

 

 6

 

 Bardako ametsari huntan akabantza:

 Kofesatu andoan garbi da bihotza;

 Herioak ichillk oro geramatza;

 Presta gaiten ongi ta dugun esperantza:

 zeru ederrenean bakean egoitza.


inprimatu