inprimatu
Ameriketarik
Izenburua:
Ameriketarik
Sinadura:
Chimun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chimun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
506.zk.
Orrialdea:
2

Ameriketarik

 

Chimun

 

 1

 

 Ezagutu ondoan pochi bat Europa,

 Bisitaz egin dugu bai Ipar-Afrika;

 Azkenean beharrez Norte-Amerika

 Itsasoa pasturik hunat igerika!

 

 2

 

 Amerikan badugu asto, ardi, zakur:

 Aferak hala ere badoatzi makur:

 Idortea izan-ta bazka punta-labur,

 Artzainak triste eta nagusiak mutur!

 

 3

 

 Ardidnuen artean bada asko chede:

 «Tatsak» ezin pagatuz ikaran dirade;

 Aragia merke ta ileak debalde:

 Gobernuak ez ditu segur bere alde!

 

 4

 

 Ohidura chaharrak ez dira galdiak:

 Eskualdunak orai're maite tu ardiak!

 Bereak baiterauzka hemengo erdiak:

 Zergak baizko hargatik sobera handiak!

 

 5

 

 Ez balitz Eskualdunik, ez lukete tuntik;

 Parte horri esker da Amerika chutik.

 Eisenhower-ek aurten «lazoak» bota lik,

 Ardi-negozioa hartzeko lepotik!

 

 6

 

 Eskualdunak bazuen zerbait ikusia,

 Sekulan ez du hartu bere hil-etsia:

 Bizitzeko manera bazaukan kutsia...

 Orai bizirik dute urran iretsia!

 

 7

 

 Ez jakin zorigaitzanorat nola kasa!

 Arteka hertsia da: ez gaitezke posa...

 Mundu huntan ibilki Satan barrabasa:

 Guretzerat pizturik da Ifernuko brasa...

 

 8

 

 Mundu huntan guziek mila arrangura;

 Bekatuen ordaintzaz denak joanen dira...

 Luziferren sardetik Jainkoak begira,

 Onhartzen gaituela hil-eta zerura.


inprimatu