inprimatu
Pertsularien bilkurako kantuak
Izenburua:
Pertsularien bilkurako kantuak
Sinadura:
Chifonier, M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chifonier, M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
61 [97].zk.
Orrialdea:
3

Pertsularien bilkurako kantuak

 

Chifonier, M.

 

 1

 

 Nork utziko du laudatu gabe Donibaneko banqueta:

 Portsulariek denak bilduak kantuz haitzeko lanketa.

 Deusen eskasik etzen mahmian, arraina ala bizteka.

 ARnoa kartan izana gatik, guretzat bazen pintaka.

 

 2

 

 Bazkai ondoan matelak gorri lotu garenian lanari,

 Gure kantuen aploditzeko bazen trinketian behari!

 Bortz jaun erneak baginituen gure pertsuen juiari:

 Juiamendu bat pasatu da ta beira gaude bertzeari!

 3

 

 Egun eder bat pasatu  dugu beraz delako bilkuran:

 Ez dut pentsatzen egun, horrentzat nihor baden errenkuran

 Pertsulariak emanak ginen denak lerroan halturan:

 Juiek lana zuen buru egiten zazpi diferent eskuaran.

 

 4

 

 Bilkura hotan egin baitugu aichkide eta ezagun,

 Kantarietan pullichkoena ez othe den Etchahun?

 Donu eder bat hirri batekin kantatzen zintzurra legun. Pare eder bat egin lezake Mattin Aheztarra lagun.

 

 5

 

 Titre berri bat ahestarrari pertsularien ondore,

 Iduritzen zait merezi luken «Matchin» izendatzia, ere.

 Izpiritua hain du abila deusentsat ez da herabe:

 Ene gostuko bertze bilkura «champion» jarriko zare!

 

 6

 

 Aita gaztetan «chifonier» sehi plazatua egotea,

 Mundura gabe enetako zen chiffonner en titrea.

 Chechenko-tarren ondorez dugu pertsularien jiten!

 Fier nindake «champion» balitz ene kusina gaztea!

 

 7

 

 Biba, bai bika zazpi Probentzi, oroz gainetik Lapurdi!

 MAtchin gaztea laudatu gabe ezin naiz kantutik geldi.

 Horri kantatzen jarraikitzeko ez dela behar mafrundi,

 Egun osoak haiko litake errepostua nok forni!

 

 8

 

 Gazte denboran in balaukute zonbat bilkura holako,

 Menturaz naski izanen nuen pertsutan etrenatzeko,

 Andria gazterik hartu dut eta bortz haur segiadan hazteko:

 Eginbideak chuchenki bethez-ez da, denborik galtzeko.

 

 9

 

 Azken pertsu hau ahal baneza aintzindarier kontsekra!

 Publikatua izan dadien egortzen dautzutan letra.

 Eskual-Herria ohoratzeko bai eta ere kazeta

 Eskerrik asko deneri eta goraintzi onak milaka.

 


inprimatu