inprimatu
Urte hun
Izenburua:
Urte hun
Sinadura:
Chibero, Pette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chibero, Pette

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1223.zk.
Orrialdea:
5

Urte hun

 

Chibero, Pette

 

 1

 

 Agur, adixkidiak, Jinkuak urte hun,

 Bakia mundü huntan, zelia hil ondun.

 Izan gitian beti orotan Uskaldun,

 Ez üken izen hortaz ahalkerik nihun.

 

 2

 

 Berekin urte hunek zer deikün ekarten,

 Jinkuak berak daki, ta, eztü erraiten!

 Bena behar duguna beti du emaiten;

 Ez dutu bere haurrak sekülan ahazten.

 

 3

 

 Txurier du eskentzen beren hazkürria,

 Suñetako ederrez beztitzen lilia.

 Azkar liken dezagün gük ere fedia,

 Egün oroz deiküla emanen ogia.

 

 4

 

 Huna gure ametsa urtatse gaziez

 Huntarzünak ditugu galtatzen bihotzez,

 Osagarri azkar bat, nahigaberik ez,

 Irus izan gitian lüzeki bizitzez.

 

 5

 

 Mündüko huntarzünez beti aiher gira.

 Ata bertan horra da plazerren bazterra.

 Denak ukenik ere beltz lizate lürra...

 Heben egoitekotan eginik ezkira...


inprimatu