inprimatu
Jaun kargudun handi bat badugu berria
Izenburua:
Jaun kargudun handi bat badugu berria
Sinadura:
Chetre (Hazpandarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chetre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
2

Jaun kargudun handi bat badugu berria

 

Chetre

 

 I

 

 Jaun kargudun handi bat badugu berria

 Ongi goratzen Hazparne herria

 Herritar Louis Madré ohoragarria.

 Conseil jeneraleko dugu ezarria.

 

 II

 

 Adinez gazte gatik eskolaz, jakintsun

 On dena agertzeko hurbil ala urrun

 Kantonamendu batek holako bat lagun

 Sokhorri handia du delarik behardun.

 

 III

 

 Guziak eman dugu gogo onez boza

 Jaun ala anderiek zabalik bihotza

 Ahoan zutelarik orok ber solasa

 Orai ere badugu gizon baliosa.

 

 IV

 

 Jokolari ederra zirade pilotan

 Onhest eta zuzena agertzen plazetan

 Bardin bardina zira bertze aferetan

 Ongi poroatua obra guzietan

 

 V

 

 Kargudunak ardura badira Hazparnen

 Orai ere hala da goraki erranen

 Bilkhuretan baituzu etsenplu emanen

 Lekhuko fama ona duzu handituren.

 

 VI

 

 Gure boza zuretzat izanen da bethi

 Gure gogoak ez du beretzerikan nahi

 Edo zoin kargutarat bazinete atrebi

 Konfidentziarekin: zure zerbitzari.

 


inprimatu