inprimatu
Hazparnetik Bayonarat
Izenburua:
Hazparnetik Bayonarat
Sinadura:
Chetre (Hazpandarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chetre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
210.zk.
Orrialdea:
4

Hazparnetik Bayonarat

 

Chetre (Hazpandarra)

 

 1

 

 Omore onarekin noha kantatzerat,

 Berri on bat ethorri baita Hazparnerat:

 Ohore handietan gure herritar bat

 Kurutzea izanik lan onen saritzat.

 

 2

 

 Iduar Harriague deitzen da jaun hori:

 Sortzez Hazpandar eta Bayonan egoki,

 Ongi goretsiz dugu igortzen goraintzi;

 Herritarren phartetik hala du merezi.

 

 3

 

 Zer lan egiten duen dautzuet erranen:

 Ahal duzue chuchen gogoan emanen

 Eskualdunen jostetak ditu sustengatzen,

 Bainan pilotakoa bethi hartuz lehen.

 

 4

 

 Pilotako batasun handi guzietan,

 Franses eta Espagnol eskual-herrietan,

 izendatua gera lehen karguetan,

 guzien zerbitzari hogei urthe huntan.

 

 5

 

 Ageri da duzula odol eskualduna,

 Horrela ibiltzeko harat eta huna:

 Oraino gure baithan da orhoitzapena

 Trinketean pasaka zinen chapelduna.

 

 6

 

 Abokat gisa ere arrazoinatzeko,

 dohatua zarela ez da dudatzeko:

 Hazpandarra delarik zerbaitez beharko,

 Gure izena ez du bertzentzat utziko.

 

 7

 

 Libertimenduetan etsenplu emaile.

 Behar-ordu denean jenden laguntzaile

 Manera eder horri bethi segi zaite:

 Lan honek ez baituta ekarriko kalte.

 


inprimatu