inprimatu
Hazparnerat jin zaizku anhitz bertsulari
Izenburua:
Hazparnerat jin zaizku anhitz bertsulari
Sinadura:
Chetre (Hazpandarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chetre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
68 [104].zk.
Orrialdea:
2

Hazparnerat jin zaizku anhitz bertsulari

 

Chetre Hazpandarra

 

 1

 

 Hazparnerat jin zaizku anhitz bertsulari

 Atseginez aditzen egon niz heyeri

 Zoin ongi mintzo zuen guziak elgarri

 Antziņegi batean abokat iduri.

 

 2

 

 Eskual zainek ni zuten chuchen jakin nahi

 Eskual-herrietako koblarien berri

 Ongi poroaturik dituzte ezarri

 Nor den aski jakintsun artzeko lan horri.

 

 3

 

 Arizan dira oro erran eta erran

 Suyeta esplikatuz behar den maneran

 Zoin hauta hoberena han bazen aski lan

 Ponduen ikertzen artzeko karkulan.

 

 4

 

 Juyariak baitziren ofiziokoak

 Ezagutu dituzte guzion jokoak

 Chabelgoa merezi du Chuberokoak

 Horren bertsuak dira peutsu handikoak.

 

 5

 

 Chuberotarra berotarra Bordachar Etchahun

 Izpirituz bethea boza bethi legun

 Aurthengozat jarria derauku chapeldun

 Amodiorekilan ohora dezagun.

 

 6

 

 Bertze lagunak ere ene idurira

 Bertsutan mintzatzeko jakintsuak dira

 Bethi norbeit nagusi delarik partida

 Oro bethan ezin hel chapeldun alkhira.

 

 7

 

 Lo bezala egonik orai iratzarthu

 Ohidura zaharrak berriz hasi zaizku

 Eskualdunak kantua odoletan haitu

 Ez du behar sekulan dohain hori galdu.


inprimatu