inprimatu
Dugun kanta jaun aipatuen pesta
Izenburua:
Dugun kanta jaun aipatuen pesta
Sinadura:
Chetre (Hazpandarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chetre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1884.zk.
Orrialdea:
3

Dugun kanta jaun aipatuen pesta

 

Chetre (Hazpandarra)

 

 1

 

 Dugun kanta jaun aipatuen pesta

 Ohoratu daukute Hazketa

 Eginikan mandrein batzuen mustra

 Asudia, asudia hatxemanik plaza.

 

 2

 

 Juaitian Beskoitzeko aidera

 Orok zuten burua behera

 Itzultzean kantuz kopeta gara

 Eden eta, edan eta hala baita moda.

 

 3

 

 Ari ziren kantuz marrumaka

 Ahidek larretik orroka

 Orok betan segitzon zuten nota

 Maiatzean, maiatzean akor baita tropa.

 

 4

 

 Postillun bat hoinbeste karrosekin

 Ordenantza duela berekin

 Zapataina bortz arrantierekin

 Hor dabila hor dabila zernahi puskekin.

 

 5

 

 Egun hartan postan etzen launik

 Hazketan zer graziaz beterik

 Etxen hain inpazianta delarik

 Trenpuan zen trenpuan zen fortunak emanik

 

 6

 

 Hala bizi da arrantier dena

 Plazerrekin badu bere pena

 Egun pesta eta bihar bihar tisana

 Tripak ere, tripak ere badu bere lana.


inprimatu