inprimatu
Soldado kantu. Eguberri saindu
Izenburua:
Soldado kantu. Eguberri saindu
Sinadura:
Charles (Iholdiarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Charles

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
331.zk.
Orrialdea:
3

Soldado kantu. Eguberri saindu

 

Charles (Iholdiarra)

 

 1

 

 Egun abenduaren hogoi-eta-laua,

 Guardian pasatuko Eguberri gaua;

 Gure permisionea aurthen surat doa:

 O zoin urus munduan, frantses soldadoa!

 

 2

 

 Loriatuak ginen Eguberriri so,

 Etchen iragaiteko hirur egun oso;

 Zorigaitzez huna gu uste gabez preso:

 Orai, nahi ala ez, egon behar maltso!

 

 3

 

 Jainkoa ortziralez hainitz sofritu, du:

 Guretzat hau ez dea ortzirale saindu?

 Joan den astean gaizki girelakotz zaindu,

 Badugu nahigabe, burrego ta gudu!

 

 4

 

 Lagun bat jin zitzautan: «Errak, to, Iholdi:

 Gaur hirirat banoak murru hoitan gaindi;

 Sekulan «Confre-appel» bat suberta baladi,

 Ene lekuan dezak othoi errespondi!»

 

 5

 

 Nik baietz errepostu adichkide bati

 «Zure ta Frantziaren zerbitzuko bethi!

 «Jaun hoien tronpatzeko aski duket guti,

 «Ez dut lehen aldia! Trankil zaite parti.»

 

 6

 

 Nunbait hala beharra, ginelarik etzan,

 Horra nun den «apela» amets baten plazan;

 Gu bien izeneri nik erran dut «present»,

 Lan horren egiteko ustez bakhar nintzan!

 

 7

 

 Bainan ohartu dira: «Nun tugu jendiak?»

 Kondatzen hasi-eta «Falta tuk erdiak!»

 Kechu ziren uliak eta jaun haundiak,

 Agertu duztelarik gure huts gordiak!

 

 8

 

 Tribunalean ginen argitu zenekotz

 Jaun kapitaina juje bi begiak zorrotz:

 «Bota bi aste preso eta biloa motz,

 «Diziplinaren kontra jarri direlakotz.»

 

 9

 

 Geroztik hemen gira; ez da eskapurik!

 Gako baten, menean, «corvée»k beroturik!

 Kantu hauk eman ditut koleraz aserik,

 Ez nuen, lakhetzeko, ez beharragorik!

 

 10

 

 Oi Eguberri saindu, ta biharamuna,

 Donaphaleun dugunn feria eguna!

 Nik erdi hitzarturik pollit bat naukana;

 Bertze batekilan, to, ein beza fortuna!

 

 11

 

 Ene lagun maiteak, dener feria on!

 Zuekin kausitzeko ametsez nindagon!

 Bainan ni ez idurik han Donaphaleun:

 Afera handiz hemen behar baitut egon!

 

 12

 

 Gure kaserna tzar hau zaindu beharko dut,

 Begiak hardit eta bi beharriak chut:

 Hik «Pèr' Noel» zaharra, podorerik baduk,

 «Killa» ekar dezadak harma tzar huntan truk.


inprimatu