inprimatu
Haurra eta sagarra
Izenburua:
Haurra eta sagarra
Sinadura:
Chanto, Juanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chanto, Juanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1197.zk.
Orrialdea:
4

Haurra eta sagarra

 

Chanto, Juanes

 

 1

 

 Denborak hontzen du sagarra:

 Gustu-gozo kolorez ederra,

 gordatzen ez badu barnean harra;

 gazteak beti apetitua zorrotz

 hausten du arboleari adarra,

 jabeak badu arrangura,

 erakutsiz aldaska zimurra,

 akusatzen du auzoko haurra.

 

 2

 

 Haunditu zen haur hori lorios:

 Ezagutu gabe bolondros,

 adinera helduz-geroz;

 konplimenduak hautatzen ditu

 libertatea hartuz-geroz,

 denentzat jeneros,

 jakitatea ezin du eros,

 eta senditzen du bihotz beroz.

 

 3

 

 Aitak eman zion etsenplua:

 - Zer egiten duk mutikoa,

 hi ez haiz Españakoa;

 Frantzian sortu gizon-gei sanoak

 zor dik bere zerbitzua,

 atxikak heure lekua,

 orai duk, hire sortea,

 soldadoz, lagunzak Frantzia.

 

 4

 

 Ezin dut gaizki mintzatu:

 Españak obenik ez baitu,

 ni harat bainintzan pasatu;

 eritasunak osagarria

 zonbait egunez faltatu,

 hospitalean ninduten sartu,

 Frantsesa nintzen galdatu,

 nik ezin nuen ukatu.

 

 5

 

 Hospitalean tratamendua:

 Amaren orde antzua,

 frango labur mintzatua;

 gazte denboran ait-amek lagunduz

 mediku diploma hartua,

 bazuten beren urgulua,

 frantsesaren kontrakoa,

 ingrata zela gure gobernua.

 

 6

 

 Girixtinoki etxean:

 Ait-amek beren aldeah,

 altxatu ninduten haurrean;

 geroztik beti ba-daukat sineste

 gure jaun Jainkoan,

 laguntaa pare-gabean,

 ezarri nau osagarrian,

 gure itsas-lur ederrean.

 

 7

 

 Hospitaletik atera:

 «Provencia» batik bertzera,

 gero sartu ginen untzira;

 itsasoan ola samurrek

 biltzen ginduzten urpera,

 nekatuz joan zen denbora,

 heltzeko bere pundura,

 Cubako kapitalera.

 

 8

 

 Habanatik San Franciscora:

 Arte hortako denbora,

 ezin dezaket ohora;

 denak banazka presentatu ginen

 faun-haundien aintzinera,

 hek bazutela afera,

 legearen arabera,

 gu, utzi gabe pasatzera.

 

 9

 

 Helduz-geroz Californian:

 Leku-zelai ederrean,

 ezarri ninduten lanean;

 hilabeteak pasatzen ziren

 lagunik gabe aldean,

 neure maitenak gogoan,

 ezin kontsola bakean,

 ez nintzen kontent hastean.

 

 10

 

 Eskual herriko bestetan:

 Lagun ezti bat besoetan,

 gehiago ezin danza plazetan;

 besoak gora, eskuz keinuka,

 ezin konpreni lenguaietan

 ezagunik gabe auzoetan,

 arralleria falta elgarretan,

 hotz bat senditzen nuen neure baitan.

 

 11

 

 Jarraiki dut fede bat ona

 Argituz jin zait eguna,

 ahantzia dut gazteko pena;

 ezagutza zuzena obediturik

 espos hartu nuen laguna,

 badut alaba eta ama ona,

 akitu gabe utzi nuen lana,

 gorderik ba zagon enetzat fortuna.

 

 12

 

 Haurra ezin daide kondena:

 Nahi badu xerkatu falta duena,

 sofri-dezala bere para;

 desiratu bezala ez du izanen

 beti berak nahi duena,

 hartzen badu laguna,

 fede-ta bihotzez ona,

 kontsola dezake akusatzen ari dena.


inprimatu