inprimatu
Donadoaren arrangura
Izenburua:
Donadoaren arrangura
Sinadura:
Chanto, Juanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chanto, Juanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1303.zk.
Orrialdea:
5

Donadoren Arrangura

 

Chanto, Juanes

 

 1

 

 Ispirituan ba dauzkat zonbait arrangura

 Ezagutza berri bat buruan daukat ardura;

 Sendimendu on-bati eman banezo ixura

 Plaxenki mintzatzeko banuke bonurra.

 

 2

 

 Adinak oro ezdira berdin estimatzen

 Ezagutza ez delakoz ber-denboran jiten;

 Izpiritu zuzen bati beti segi gaiten

 Eta kuraje sano batek erakusten dauku bizitzen.

 

 3

 

 Gazte denean ezbada hartzen ezagutza

 Komuzki jiten da ondorio bat hitsa;

 Legun presentatzeko larrua dauka latza

 Horgatik amodioz maitatzeko segurra du bihotza.

 

 4

 

 Airean ibiltzen gira xoriak bezala

 Lagunkatua ez-denak, galtzen du bere axola;

 Denbora pasatzen zaio hutsa eta ixila

 Pausatzeko ez badu hartzen zoinatua den kaiola.

 

 5

 

 Kaiola horrek ere badu bere arrangura

 Barnean desiratzen du xori kantari luma ederra

 Eztiki maltsatuz geroz jinen zauku eskura

 Eta huntan zerratzen du donadoaren arrangura.


inprimatu