inprimatu
Ama Eskual-herriari
Izenburua:
Ama Eskual-herriari
Sinadura:
Chanto, Juanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chanto, Juanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
810.zk.
Orrialdea:
4

Ama Eskual-herriari

 

Chanto, Juanes

 

 1

 

 Eskual-herria malte dut

 hor izan niz berritan,

 ontsa hartu naute

 kanpoko familietan,

 loriostasun eder bat

 ba da horgo jendetan;

 hartakotz publikatzen dut

 Eskualdun kasetan.

 

 2

 

 Gazterik urrundu ninzan

 zurekin gozatu-gabe,

 egiaz mintzatzeko

 nahi dut izan haren yabe;

 zurekin bizitzea

 plazer-bezain ohore,

 zure haurrak aldean

 kontenta bai zaude.

 

 3

 

 Sorth-lekutik yuan ninzan

 ustez berzetan hobe,

 zerbitzu egitera

 estudiatu gabe;

 Eskual-herri ederra

 gauden bethi firme,

 lenguaya biziko da

 «amak» onak ba dire.

 

 4

 

 Zure haurrak munduan

 aspaldi zabaldu ziren,

 nahiz denak ez giren

 berdin okupatzen,

 artetan orhoitzean

 plazer bat dugu senditzen,

 eta zure libertatea

 ez dugu etsitzen.

 

 5

 

 Arrangura haundiak

 beren bihotzetan,

 zure haurrak ba-dabiltza

 leku arrotzetan,

 choko lorios hori

 ezin kausituz berzetan,

 egunak ez doatzi

 denak plazerretan.

 

 6

 

 Milaka eskerrak

 emanez «amari»

 bulhar ezti bat ba zuen

 sementzat hazkurri;

 gizontzen direnean

 ezin dute ahantz hori,

 eta nigarrez gald-eginen dute

 heldu-den amari!

 

 7

 

 Orhoitzapen onean

 nahi dut gelditu,

 kariño fin batekin

 sort-lekuaz naiz mintzatu,

 Eskualdun bihotz finak

 kuraje haundia ba du,

 eta amaren alde itzultzea

 haurrak bethi maite du.


inprimatu