inprimatu
Montebidoko kantua
Izenburua:
Montebidoko kantua
Sinadura:
Celhabe, B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Celhabe, B

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
145-146

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Montebidoko kantua

 

Celhabe, B.

 

 Entzunik espantutan Indien berria,

 Beldurtu ere gabe ote den egia,

 Montebidorat noa zenbait urterentzat,

 Aisia bildu naiz azken egunentzat.

 

 Ez naukan ainitz zela erritik ioaitea,

 Guti nakien zer zen nigar egitea.

 Untzirat noanean, orai dut sentitzen

 Damuaren eztena biotzean sartzen.

 

 Bertze aldiz oioazkigun irritan egunak,

 Tristerik orai ditut aldean laguna.

 Adiotarat zaizkit nigarrez urbiltzen,

 Iduri naiotela betikotzat iltzen.

 

 Sor lekuan nituen esteka guziak;

 Ez dakit andik urrun zer daukan biziak.

 Adios erratean erri maiteari,

 Biotza zaurtua, naiz eman nigarrari.

 

 Diruaren goseak etchetik narama:

 Utzi bear dut aita, utzi bear ama,

 Segurantzarik gabe, nioiz biurtzeko,

 Iragan atseginak berriz kobratzeko.

 

 Lur atzean zuaitza laster iraungitzen,

 Desterruan gizona gazterik zaartzen:

 An galdeturen beti erria biotzak,

 Eskasa ez beteko irabazi untzak.

 

 ¿Desterruan non ikusi erriko mendiak,

 Aiten egin ederren lekuko andiak?

 Oitu ezkila ere ez dut adituren,

 Bozkariorat ez nu bestetan deituren.

 

 Desterruko bidean erortzen denari,

 Lagun onik etzaio agertzen sokorri;

 Eritzean ez duke amaren artarik,

 Il daiteke inguruan iñor gabetanik.

 

 Adios Eskual-erri anbat onetsia,

 Ire zerua zaitak ezin aantzia.

 Uzten darozkitziat maite ditudanak,

 Etor bai, aita amak, aurreko lagunak.

 

 ¡Urrun, Jauna, niganik, otoi, zorigaitza,

 Ustua kausitzeko aita amen egoitza!

 Aitzitik egidazu biur nadin laster,

 Eta goza ditzadan luzaki, zuri esker.

 


inprimatu