Euskara
Casenave-Harigile, Junes
1
Maiatzaz, goizian goizik,
Banua bidia gaintik,
Bi ürhatsen egitera,
Aidiaren gozatzera.
2
Gaizetzaz ixüratürik,
Bai eta lillüratürik,
Ametsez bertan nabila
Boztarioaren bilha.
3
Oillarra oillautegitik,
Kükürrüküz ortzunduan
Han xoxua, adarretik,
Hüstülotsez ortzunduan.
4
Ta marrakaz ortzunduan,
Sorhuetarik ardiak;
Harat goiti, txakürrak,
Txanpalotsez ortzunduan.
5
Bere mintzuan bakhotxak
Emaiten du ahaidia;
Eüskara diala mintzoka
Entzün ziniro jentia.
6
Eüskara, Eüskara bedi
Arren pitz güzietara,
Eüskara, Eüskara bethi
Eüskal-Herri orotara.
7
Haurrak, kanpuan, barnian,
Ezin beste mintzatürik,
Eüskaraz berartetarik
Ari dira ozargian.
8
Ozargian, ozargian,
Nekezale, langiliak,
Bai eta arrantzaliak
Eüskaraz Eüskal-Herrian.
9
Elizetan ozargian,
Argi Eüskaldünen botzak;
Eüskaraz art güziak
Othoitzian ozargian.
10
Eüskara da zabalian
Elhestatzen ozargian,
Kharriketan, hirietan
Herri ta basherrietan.
11
Eüskara beita sortharoz
Heben gure mintzajia,
Aiphatzen dut ahal oroz:
Eüskara dut berhezgoa.
12
Eüskara dut berhezgoa
Aitametarik ükhenik:
Etxek dezadan mengoa
Eztadin itzal herritik.
13
Aitamen emaitzetarik
Edireiten dut erroa,
Eta aiten aitetarik
Eüskara dut berhezgoa.
14
Eüskal-Herriaren gaintik,
Güziak dira Eüskaldün,
Eskualde bakhotxetarik,
Güziak sortzen Eüskaldün.
15
Hiriz hiri, Herriz herri,
Har nezatela Eüskaldün,
Eüskal-Herriaren gaintik,
Güziak dira Eüskaldün.
|