inprimatu
Jaun ertor maitea
Izenburua:
Jaun ertor maitea
Sinadura:
Çarçabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Çarçabal

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
995.zk.
Orrialdea:
6

Jaun ertor maitea

 

Çarçabal

 

 1

 

 Jaun ertor maitea

 zaite alegera

 Jainkoak zaitu deitu,

 oi lan handira

 Zure dohain ederrenen

 guziz osatzera

 Hegaiaa zaite beraz

 Eskual Herri guzira

 

 2

 

 Zure ertorgoak

 herria seinaldu

 Bihurgunean tente

 atxiki gituzu

 Elgarren maitatzen

 erakutsi daukuzu

 Eskerrik beroenak,

 otoi onhar zkitzu.

 

 3

 

 Eskualdunen fedea omen

 da kantari

 Zorigaitz eta onetan,

 zain hunkigarri.

 Zure hegalen gainean

 beti goiti ari

 Biba bai kantua!

 biba Baigorri.

 

 4

 

 Jaun ertor maitia,

 ez egin nigar

 Aski maite denari,

 bai erran behar.

 Sari ederra daukazu,

 egun edo bihar

 Guretzat izanen zira

 beti Baigorriar.


inprimatu