inprimatu
Mendikioa
Izenburua:
Mendikioa
Sinadura:
Camoussarry, J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Camoussarry, J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
679.zk.
Orrialdea:
4

Mendikioa

 

Camoussarry, J.-P.

 

 1

 

 Zure kantak lurrean ichilduak dire.

 Bai gizonak ahantzi zaitu, Jaungoikoaa

 o Jauna, zer ari zare?

 Non da, non, zure besoa?

 

 2

 

 Zer! Ez dugu aditzen arimen oihua?

 Gizona ikusazu haragi egina.

 Horra lohian sartua,

 Horra zure imagina!

 

 3

 

 Phara zazu aphur bat zure beharria!

 Adi zer derasaten beren errabian!

 Pitz-azu zure furia:

 Jo zatzu beren lohian!

 

 4

 

 Indiñoki gizonak, Jauna, utzi zaitu;

 Zuk erraten diozu: «Ni ala plazera?»

 Hoiek oihuz: «Ez zu, ez zu!

 Dugun, dugun kreatura!»

 

 5

 

 O Jauna, mendekio! Jauna, anatema!

 Pitz-azu zure sua, har zure zigorra!

 Ahantzia da Sodoma,

 Garbiago zen Gomarra!

 

 6

 

 Zure profetak ari zaizkiote oihuz,

 Zure hasarradura pizterat dohala:

 Diote zure gaztiguz

 Bai hek trufatzen direla.

 

 7

 

 Zerua, idek-atzik hire urtegiak!

 Hauts-itzak, itsasoa, hire mugarriak!

 Uhaldea lehen baino

 Orai baita beharrago

 

 8

 

 Gizona burlatzen da zure izaiteaz,

 Zure ifernu hartaz irri egiten du.

 Trufa zaite, Jauna, hartaz:

 Zuk irria egiozu!

 

 9

 

 Zure izen saindua basan derabila,

 Blasfemia dario haren ahoari:

 Erraten du ez zarela,

 Ez zarelakotz ageri!

 

 10

 

 Zure handitasuna ez dute ikusten,

 Eskribatua, letra larriz, zeruetan:

 Aspaldi borratu zuten

 Barna beren bihotzetan.

 

 11

 

 Nola jasan dezaket horren bertze krima

 Nola Jaungoikoari jazar dakikeo?

 Anatema, anatema!

 Mendekio, mendekio!

 

 12

 

 Zorigaitz, haurtasuna bizioan baita!

 Nihor ez da zeruko bide-chigorretan:

 Adin inozentik ezta

 Uhalde zikin hunetan!

 

 13

 

 Non haiz, non? Ager hadi Baltazar tzarra

 Etsaiaren seinale esku lazgarria!

 Baderama Baltazarri,

 Aphez tzarra, bitoria!

 

 14

 

 Mendekuzko bilduma, tresor terriblea,

 Jaunaren zigorra, ah! ordu da engoitik,

 Aingeru funditzailea,

 Khen ezpata maginatik!

 

 15

 

 Horrenbertze krimentzat ez zarete aski!

 Zabal hire erraiak, zabal, ifernua!

 In-ahala larga hadi:

 Irets-ak, irets, mundua!


inprimatu