inprimatu
Heletako kermeza
Izenburua:
Heletako kermeza
Sinadura:
Camoussarry, J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Camoussarry, J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
677.zk.
Orrialdea:
2

Heletako kermeza

 

Camoussarry, J.-P.

 

 1

 

 Agur eta ohore gure herriari,

 Bai eta Heletako jende guziari.

 Kermezaz zonbeit pertsu ditu egin nahi,

 Aurthengoak aipamen merezi du naski.

 

 2

 

 Uztailaren zazpia, oi egun ederra!

 Iguzkia distiran plazaren erdira...

 Bazterrak apainduak guzien gostura...

 Ikusliarrak ehunka choraturik beira!

 

 3

 

 Laburzki derautzuet aipaturen goiza:

 Egunaren hasteko denek entzun meza.

 Eta mahain sainduan gazte-keta gaitza

 Nola ez Jaungoikoak Heleta geriza?

 

 4

 

 Hainitzek badakite zer daiken janiza.

 Ez du nehork eginen Heletan poliza:

 Zerri-zango, kafe on, eskualdun paztiza,

 Ez da bekatu handi egun gormandiza!

 

 5

 

 Atsaldean jendea bildu da trumilka,

 Denek nahiz ikusi pilota-partida,

 Baziren jostatzeko asko joko mota:

 Fandango, soka-tira, zoin gehiagoka.

 

 6

 

 Gero zer afaria plazaren erdian!

 Hiru ehun lagunez goiti mahainean...

 Mattin eta Chalbador gostu ederrean...

 Bihotzak sutan eta zirtoa mihian!

 

 7

 

 Zonbat kantu emanik eskualdun airetan,

 Banazka edo berdin bi, hiru bozetan.

 Omore ona nausi denen bihotzetan:

 Ez da eskuara galtzen gure herrietan.

 

 8

 

 Afal ondoan haste zer jantza-jauziak!

 Zahar bai eta gazte, berdin emazteak,

 Bihotza hunkitzen du hortchet ikusteak

 Familian bildurik herritar guziak!

 

 9

 

 Gomendatzen diozkat Ama Birjinari

 Heletako jendeak, handi ala ttipi,

 Bestak joan dakizkigun arras eskualdunki

 Izan dadin Heleta Eskuara-ithurri!

 

 10

 

 Agur beraz orori, lagun, adichkide!

 Izan zaitezte bethi ohiduren aide.

 Jainkoak nahi badu daugin urte arte

 Anartean guziak ongi bizi zaizte.


inprimatu