Basa-koplariari
1
«Hunat ene aitzinerat,
O koplari Eskualduna!
Nik eremanen daroat
Kantatzeko omor ona
2
Boza makur xar batekin
Bertsu xarragoko batzuk
Aire lele batzuekin
Kantatzen ohi dauzkiguk.
3
Ona dik ona gogoa
Hire entzuten dagonak:
Ederra duk bai orroa,
Koplak aldiz den txarrenak.»
4
Ez du, kopla moldatzeko,
Haunitz entsegu eginen:
Astokeria bai asko,
Nahi baduzu, erranen.
5
Buztana badauka behin,
Buruaz ez du kasurik
Mustro bat dezan eragin,
Ez dauka ez axolarik!
6
Adi-zazue kantatzen,
Boza morgan dardaratzen:
Ez nauke haren entzuten,
Beharriak dauzkit hausten!
7
Zer erran nahi darokun
Nihork ez dirogu adi:
Xuxen, makur, ezker, eskun,
Baderasagu zer nahi!
8
Eginen dautzu zer nahi
Lokarria kausitzeko;
Burua ez bada ongi,
Buztanari da lotuko.
9
Nola bazka ikustean
Asto batek irrintzina,
Hala arno jastatzean
Koplariak omor-ona
10
Tripa arnoaren suaz
Duenean berotua,
Ergel horrek bere kantaz
Hausten derauku burua.
11
Zerratu behar badire
Presondegian zoroak,
Zerra, beraz, zerra ere
Basa-koplari erhoak!
12
Ez dezazkete arrima
Lau bertsu txar elgarrekin,
Ez baditu, o lastima,
Lokarriak lau hitz zikin!
13
«Malurusa, hire koplaz
Bil-ustez zer nahi fama,
Galtzen duk Kristok odolaz
Erosi hire arima.
14
«Zonbat gure herrietan
Ez dire gastatzen hasi,
Gaizkia hire kopietan
Zeren baitute ikasi!
15
«Ikara hadi, tristea!
Laster bahoa hobirat...
Ikusak hire zortea:
Kantaz hoa ifernurat!»
|