inprimatu
Anaiak bezala
Izenburua:
Anaiak bezala
Sinadura:
Camoussarry, J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Camoussarry, J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
680.zk.
Orrialdea:
3

Anaiak bezala

 

Camoussarry, J.-P.

 

 1

 

 Liburu Sainduak dio: «Anaiak anaiekin

 Zein gocho den bizitzea!»

 Bainan anaia bat zer den nola dezaket jakin?

 Hortan da ezinbertzea.

 

 2

 

 Mundua hasi zeneko, Adam-Ebaren seme,

 Horra Kaïn eta Abel.

 Lehen odol ichuria ez othe dugu berme,

 Anaia zein daiken Krudel?

 

 3

 

 Gerochago Jakobekin Esaüren aldia,

 

 Dilista-merkatu tcharrez!

 Gehienari primantza zein eder ebastea

 Aitari eman gezurrez!

 

 4

 

 Gaichtoen umeak gaichto, zure haurrak, Jakobe,

 Etziren zu bain hobe.

 Desertuan saldu zuten, herraz hekiek ere,

 Beren anaia Josepe.

 

 5

 

 Ondoko urthe khiretsak Dabiden jauregian,

 Absalonek hilik Amnon!

 Eta Adonias zure anaia nola zen gan

 Mundu huntarik, Salomon?

 

 6

 

 Horra anaiak zein faltso izan ahal ditaizken:

 Odol bera ezta aski.

 Bihotzeko fede berak detzake, lehen azken,

 Zinez haurride atchiki.

 

 7

 

 Jaungoikoaren baithan da finkatzen fede hura,

 Nonbait chutik egotekotz;

 Bihotza ez bada heltzen amodio hartara,

 Badagoke huts eta hotz.

 

 8

 

 Zeruko Aitaren seme chintcho leial gaudeno,

 Oi etsi ez dezagula!

 Bizitzen ahalko gare alegre eta sano,

 Bethi anaiak bezala.

 

 9

 

 Gutartean arrotzik ez, junta gaiten elgarri,

 Joloskeriak utzirik.

 Anaia lagun, anaiak gaztelua iduri:

 Ez du nehoren beldurrik.


inprimatu