inprimatu
Amets-herria
Izenburua:
Amets-herria
Sinadura:
Camoussarry, J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Camoussarry, J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
660.zk.
Orrialdea:
4

Amets-herria

 

Camoussarry, J.-P.

 

 1

 

 - Atzar hadi; pottolo, neure muttikoa,

 Hire ama zenaren atsegin osoa!

 Zer tuk nigar horiek, inharrosiz loa?

 Aitak besarkatzen hau, oi seme gaichoa!

 

 2

 

 - Amets-herria nehoiz ez dut ahantziko,

 Dena arrosa eta hegaztin urhezko!

 Hantchet amatto ere dohatsua dago:

 Besotarat hurbildu nahizan nizako!

 

 3

 

 Bildoch kapa churiak denetan ihaurri;

 Goareak musikan mendi-haizeari...

 Amak keinu egin daut, eta ni atzarri...

 Zer pena, histu baitzait amets eder hori!

 

 4

 

 - Haurra, nik ere gaua han diat ereman,

 Ibai saindua hurbil, lilien artean...

 Uhain urdinak segur gochoak zituan;

 Bainan Amets-herrirat ezin nauk iragan!

 

 5

 

 Aita, zer ari gare uraz hunaindian,

 Bethl gogoa ilhun, bethi beldurrean?

 Hobe ginuke, hobe, izarren bidean,

 Neure gau hauietako ametsen herrian!


inprimatu