inprimatu
Chori kantazale ederra
Izenburua:
Chori kantazale ederra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
466.zk.
Orrialdea:
3

Chori kantazale ederra

 

 1

 

 Chori kantazale eijerra,

 nun othe hiz kantatzen?

 Aspaldian nik ez diat

 hire botzik entzuten

 Ez orenik, ez arterik

 ez diat eroaiten,

 nun ehitzaitan orhitzen.

 

 2

 

 Itchasoan umen duzu

 kantazale eijer bat

 Trunpatzen ez balinbaniz

 «zirena» deitzen den bat.

 Ark inganerazten tizu

 itchason gainti joailiak,

 hala nula ni maitenak.

 

 3

 

 Itchasoa, eguriok,

 pausa hadi mement bat,

 Ene pena ororen berri

 eman nahi dereiat.

 Bat maitatu, eta dena

 kitatu behar diat:

 zortia untsa kontre diat!

 

 4

 

 Baratzian eijerrenik

 da arrosa lilia:

 Haren urrinak doluratzen

 ene sentimentia.

 Bertuterik ederrena

 da fidelitatia:

 hura da ene sinhestia.

 

 5

 

 Chori kantazale eijerra,

 kanta ezak eztiki.

 Mundian zorigaizdunik

 ez duk sortu ni baizi.

 Eni adio erran gabe

 ihes egin herriti:

 Ark ditak nigarra bethi.


inprimatu