inprimatu
Geroari buruz
Izenburua:
Geroari buruz
Sinadura:
B.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
602.zk.
Orrialdea:
4

Geroari buruz

 

B.S.

 

 1

 

 Arno edanaren bortchaz

 penak ahanzten dira.

 Eskual-herrian badugu

 gure «gaicho» bedera.

 Gogoa eskapatzen zaut

 neurearen etchera.

 Mathilda, zure othoitza

 igor-azu hunara.

 

 2

 

 Algeria, zoin den urrun,

 maitea, zure ganik.

 Ainhara banintz, zer besta

 egin behar nuken nik!

 Mendi eta itsasoak

 hegalez iraganik,

 Zure sorbaldan jar nainte,

 kokoriko emanik.

 

 3

 

 Ene sorbalda, Jakobe,

 ez da chori-pausada.

 Gure baratze haundian

 arbola frango bada.

 Baten pean ez duguia

 elgar mintzatu jada?

 Hitza hitz, eta osoki

 zure dago Mathilda.

 

 4

 

 Zu ere arbola zira,

 mertchika churi-gorri.

 Bihotz garbi, gogo garbi,

 ikusten zitut churi.

 Herabez matel horiek

 gorringoak iduri...

 Ainhara lot lakioke

 arbola maite horri!

 

 5

 

 Larunbat goizalde batez,

 eliza lanpa-pean,

 Erhaztuna nik derautzut

 ezarriko erhian...

 Algeriako hedoiak

 begotzi Algerian,

 Zu, eue Argi laguna,

 jalgiko zirenean.


inprimatu