inprimatu
Jaun erretoraren joaitea
Izenburua:
Jaun erretoraren joaitea
Sinadura:
B.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1313.zk.
Orrialdea:
6

Jaun erretoraren joaitea

 

B.M.

 

 Jaun Erretor Maitea,

 Duela hameka urte, jin zitzaikun berria

 Lapurdi aldetik heldu zela erretor berria.

 Eta gogoan guziek igaiten ginuena

 Zen, hein urrundik heldu zena

 Etzela luzaz laketuko; izanikan ere one.

 Geroztik 11 urte iragan ditu, berak badaki nola,

 Eta egun du, jeun apezpikua obedituz, kitatzen Pagola.

 Jakin dezala zoin haundi den gure bihotzeko pena,

 Haundia ere balte gure artean, hârek egin duen lana.

 Jina dugu beraz elgarren ganik separatzea.

 Denen izenean, goxo zaut zuri eskerren bihurtzea.

 Jainko Jaunak lagunt zaitzala oraino Sarako parropia ederrian,

 Eta guk, ukan dezagula plazerra zure ikusteko, Pagola herrian.

 Altxatzen dut basoa, gaindika nigarrez betea

 Egiazki derautzut ez gindela zutaz asea.

 Noiz jinen zauku, egiten duzun ziloaren tapatzailea?

 Egun frogatzen dugu, ez dela aise apeztasunerat heltzea.

 Halere konfiantxa badugu, egun batez elgarrekin izaitea,

 Lurreko zazpi probintziak utzi ondoan, zortzigarren zerua ukaitea.

 Hemen zuk egin ongiaz, gure izpiritu arimer

 Jaun erretor maitea, bihotz bihotzetik milesker.


inprimatu