inprimatu
Xakur karlina
Izenburua:
Xakur karlina
Sinadura:
B.G.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.G

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
939.zk.
Orrialdea:
4

Xakur karlina

 

 

 1

 

 Xakur arrotz karliņa bat

 Ethorri zaiku herrirat,

 Ahakinen ikusterat,

 Hen ondarren garbitzerat:

 Goiz huntan jin zait atherat,

 Xingar-tripot usnatzerat.

 

 2

 

 Buztana du bihurria,

 Bizkarra gorri-gorria,

 Muthurra luze-jalgia,

 Sabela mehar, hertsia:

 Iduri du axeria,

 Enganatzen ikasia.

 

 3

 

 Jadanik ezagutuak

 Dauzka hemen ostatuak;

 Haragi beltz ustelduak,

 Hezur zahar usainduak,

 Behi-tripa kinotsuak,

 Iresten ditu potxuak.

 

 4

 

 Sagua bezain abila,

 Xakur herresta xirtxila

 Zokoz-zoko badabila

 Janari zikinen bila:

 Ni banintz hiri-mutila,

 Hauts nezoke mustipila!

 

 5

 

 Ixilka, gau ilhunetan

 Sartzen da gure barnetan

 Oihal, zilhar botigetan,

 Kontseiluko biltzarretan,

 Nexka gazte bilkuretan,

 Musika den tokietan.

 

 6

 

 Nihork ez dio balaka,

 Sobera baita kilika;

 Laster hasten da xanpaka,

 Mutikoer ausikika:

 Haurrek, beldurrez, kalika

 Pasatzen dute karrika.

 

 7

 

 Asko dira sinhetsirik

 Debruak dela harturik,

 Satan dugula jautsirik,

 Xakur-larrua jauntzirik

 Andre guziak lazturik

 Etxean daude geldirik.

 

 8

 

 Nolaz da hunat erori

 Xakur karlin maltzur hori?

 Nik erranen dut orori

 Ez nizela fida horri:

 Beharko dugu igorri

 Hemendikan buztan gorri!

 

 9

 

 Entzun dudanaz, Parisen

 Xakurrak tuzte trahatzen;

 Poliziaren laguntzen

 Han dute bertan ikasten

 Gure potxua Bordelen

 Nik uste gisan liteken.


inprimatu