inprimatu
Irriņoa
Izenburua:
Irriņoa
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1988.zk.
Orrialdea:
5

Irriņoa

 

B.D.

 

 1

 

 "Irriņo bat, edo irri-on bat

 ez da gosta, eta ondorio nasaiak dakarzke.

 Nori baitoa ere, eta hura aberasten

 emaileari deusik ez diola kentzen...

 

 2

 

 Ez du doi bat baizik irauten,

 bainan orhoitzapen betikoa uzten...

 

 3

 

 Ez da nehor aski aberats hura gabe egoiteko

 ez eta nehor hain behartsu ezin-emanean izaiteko.

 

 4

 

 Etxekoen artean goxotasuna,

 laneko har-emanetan errextasuna

 harek sor-arazten.

 Adixkidetasuna du agertzen.

 Irri-on batek akidura arintzen;

 kuraia ttipitu zaionari berriz azkartzen,

 gogo-iluna argitzen...

 Bihozmin guzien eztitzaile...

 

 5

 

 Ez da haatik zerbait dena erosten

 ez-eta maileguz emaiten;

 ez du nehork ahal ebasten.

 Ezen da gauza bat, balio zerbait duena,

 bakarrik, balinbada emana...

 

 6

 

 Buruz-buru egiten baduzu norbaitekin,

 eta hunek ez igortzen hartze duzun irriņoa,

 emankor izan zaite:

 emozu zurea...

 

 7

 

 Alabainan

 nehork ez du beharra handiagoa

 nola baitu

 berak bertzeer emaiteko on ez denak".

 ...Urte on, berri ere, irakurleak!


inprimatu